Guraso bilerak aste honetan

Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak 2019-2020 denboraldiaren aurkezpen bilerak egingo ditu aste honetan.

Urriaren 14an, astelehena, infantilen, kadeteen eta jubenilen gurasoek izango duten hitzordua 19:30ean hasiko da Elkargunean. Hurrengo egunean, hilak 15, infantil eta kadete nesken txanda izango da. Nesken bilera 18:30ean hasiko da Elkargunean. Alebin mutilen kasuan, guraso bilera, hilaren 16an gauzatuko da, hau ere, Elkargunean bertan arratsaldeko 18:30tan.

Klubak 2019-2020 denboraldirako kirol arloan dituen asmoen berri emango du. Gainera, bestelako informazioa ere emango du jakitera Zuzendaritza Batzordeak eta zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko dute.