Julen Odriozola, mutilen bosgarren fitxaketa

Julen Odriozolak (Azkoitia, 2000) Anaitasunan jokatuko du hurrengo denboraldian.

 

 C.D. Anaitasuna eta Odriozola akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Azkoitiarrak, taldearen atzeko lerroa indartuko du. Odriozolak, Anaitasunan bertan igaro zituen bere futbol ibilbideko lehen urteak, ondoren Real Sociedad-ek fitxatu zuen eta han bertan eman ditu azken sei urteak. Talde txuri-urdinetik utzita etorri da Julen Odriozola 2019-20 denboraldia gurean egin dezan. Ongi etorri, Julen!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak  aurkeztu du Odriozola Txerloian.