Mikel Muguruza, mutilen laugarren fitxaketa

Mikel Muguruzak (Zarautz, 1997) Anaitasunan jokatuko du hurrengo denboraldian.

 C.D. Anaitasuna eta Muguruza akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Zarauztarrak, taldearen aurreko lerroa indartuko du bi hegaletatik. Muguruzak, Eibarren eman zituen jubeniletako urteak, ondoren Zarautzera itzuli zen eta handik Getariako Ketara. Azken honetatik zuzenean etorri da Mikel Muguruza 2019-20 denboraldia gurean egin dezan. Ongi etorri, Mikel!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak astelehenean aurkeztu zuen Muguruza Txerloian. Honen ostean, bere taldekide berriekin batera burutu zuen aurre-denboraldia prestatzeko lehen lan saioa.