Ohorezko Mailako mutilak gaur itzuli dira lanera

Anaitasunako Ohorezko Mailako mutilek gaur ekin diote 2019-20 denboraldia prestatzeari.

Artetxeren mutilek, gaur burutu dute aurre-denboraldiko lehen lan eguna. Txerloiko aldageletan, heldu berri direnei ongi etorria eman ostean, San Juan futbol zelaira gerturatu dira lehen entrenamendua gauzatzeko.

Sei aste izango dituzte gorrixek denboraldi berria hasi aurretik. Hauek ere, Euskal Ligako nesken moduan, irailaren 15eko asteburuan ekingo baitiote denboraldi berriari.