Haurrak, XIII. Gonzalo Urkia Txapelketan
Haur mailako Anaitasunako mutilek Zarauzko XIII. Gonzalo Urkia Txapelketan parte hartuko dute datorren zapatuan, apirilak 20.

Guztira hamar taldek parte hartuko dute txapelketan, eta gure mutilak —Infantil Txiki eta 1go Infantil mailetako taldeak nahastuta— A multzoan egokitu dira, Zarautz 'A', Euskalduna, Lengokoak eta Lekeitio taldeekin batera. Hona hemen partiden ordutegiak:
10:00etan, Euskalduna-Anaitasuna (zelai naturalean)
11:30ean, Anaitasuna-Lengokoak (zelai naturalean)
12:00etan, Zarautz 'A'- Anaitasuna (zelai artifizialean)
13:00etan, Anaitasuna-Lekeitio (zelai artifizialean)
Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira finalera. Hirugarren eta laugarren postuagatik egingo dute borroka multzo bakoitzean bigarren sailkatutako taldeek. Hiru puntu balioko ditu multzoko partidetan irabazitako neurketa bakoitzak, puntua berdinketak eta punturik ez da gehituko neurketa galduta. 25 minutukoa izango da neurketa bakoitza, baina finala eta hirugarren eta laugarren postua ebazteko partida 15 minutukoak izango dira.