Korrikan parte hartuko du aurten ere Anaitasunak

Anaitasunak, herriko beste 22 eragilerekin batera, bat egin du aurten ere Korrikarekin, eta kilometro erdia erosi du. Herrian guztira 16 kilometro edo zati izan dira banatzeko. Atzo, apirilak 3, egin zen kilometroen zozketa, eta gure klubari 1937. kilometroa egokitu zaio.

Korrika 21 Anai

Anaitasunak egingo duen zatia.

Elgoibartik iritsiko da lekukoa herrira eta Azkoitia zeharkatuta Azpeitirako bidea egingo du Korrikak, lekukoa Azkoitiko euskaltzaleen eskuetatik pasa ostean. Apirilaren 12ean, 09:00 inguruan iritsiko da gure herrira Korrika, eta Anaitasunak haurreskola inguruko errebueltan hartuko du lekukoa, 1937B kilometroan. Lekukoa eramateko ordu ofiziala 09:06ean iritsiko zaio gure taldeari, baina 15-20 minutu lehenago, badaezpada, bertan egotea komeni da.

Anaitasunaren lekuko eramaileak izango dira Ander Pastrian Ohorezko Mailako jokalaria eta Nagore Orbea Emakumezkoen Euskal Ligako jokalaria. Klubetik dei egin nahi diegu Anaitasunako bazkideei, jarraitzaileei eta zaleei 21. Korrikan parte hartzeko, Anaitasunaren kilometroan ez bada besteren batean.

Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika! Anaitasuna ere, euskararen alde!