Partida aurrekoa: Oiartzun eta Arratia

Ohorezko Mailako mutilek eta Euskal Ligako neskek etxetik urrun aritu beharko dute asteburuan. Mutilek Oiartzunen jokatuko dute gaur, zapatua, 15:45ean. Neskek, bestalde, Arratia sailkapeneko bigarrenaren zelaia bisitatuko dute bihar, igandea, 12:45ean.

PARTIDA-AURREKOA MAR-16-17

Oiartzun KE - Anaitasuna CD

Oiartzun KE izango da mutilen asteburuko aurkaria. Sailkapeneko zazpigarren postuan da Oiartzungo taldea. Azken sei neurketetan garaipen bakarra lortu du Oiartzungo taldeak; duela lau aste Zarautzen bat eta bi irabazi zuen. 38 punturekin lasaitasun postuetan dira oiartzuarrak, baina irabazteko gosez. Aretxabaletaren aurka galtzetik iritsiko dira oiartzuarrak gureen aurkakora.

Anaitasuna eta Eibar taldeekin batera, berdinketa gutxien bildu dituen taldea da Oiartzun. Joanekoan, Txerloian, Oiartzunek Anaitasunaren hiru eta batekoa irauli zuen ahazteko moduko bigarren zatia eginda —hiru eta lau amaitu zen Txerloian—. 33 gol egin ditu Oiartzungo taldeak. Jaso, berriz, 29 gol. Pausoz-pauso, mutilek aurrera jarraitu nahi dute, eta Oiartzundik hiru puntu ekartzen saiatuko dira.

Arratia - Anaitasuna CD

Arratia taldea izango da nesken asteburuko aurkaria. Sailkapeneko bigarren postuan da Igorreko taldea. Azken bi neurketak —Tolosa eta Pauldarrak— berdindu ditu. Bi partida galdu dituzte bizkaitarrek denboraldi honetan. Tolosarekin batera Bigarren Mailara igoera lortu nahi duen taldeetako bat da Arratia, eta urte osoa ari dira hori erakutsi nahian.

Urbieta zelaian neurketa bat galdu, bestea berdindu eta gainerako hamar neurketak irabazi egin ditu Arratiak. Etxetik kanpo ere talde sendoa da; gorrixek gogoan dute San Juango bi eta zazpikoa, eta errebantxa gosez joango dira Bizkaira. 79 gol egin ditu Igorreko taldeak; ligako talde golegileena da. Jaso, berriz, 22 egin ditu. Ezustekoa ematen ahaleginduko dira Euskal Ligako neskak, ligako talde indartsuenetakoaren etxean.