Partida aurrekoa: Real Union eta Erandioko Betiko Neskak

Anaitasunako lehen bi talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburu honetan. Mutilek, gaur, Real Union jasoko dute Txerloian. Neskek, bestalde, bihar izango dute partida eguna. Erandioko Betiko Neskak taldea izango dute aurkari, San Juanen.

PARTIDA-AURREKOA MAR910

Anaitasuna - Real Union

Real Union SAD izango da mutilen asteburuko aurkaria. Sailkapeneko hamabosgarren postuan da Irungo taldea. Azken sei neurketetan garaipen bakarra lortu du Irungo taldeak; joan den astean, etxean, Aretxabaletaren aurka.

Azken emaitza horien ondorioz, jaitsiera postuetatik hurbil dira irundarrak. Tolosaren, Zarautzen eta Bergararen aurka galtzetik iritsiko da Real Union, gureen aurkakora. 2019an hiru garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte. Denboraldi osoan, berriz, etxetik kanpo zazpi puntu besterik ez dituzte lortu irundarrek: bi garaipen —Hondarribian eta Mutrikun— eta berdinketa bat, Allerrun.

25 gol egin ditu Irungo mutilen taldeak. Jaso, berriz, 35 gol. Azken lau asteetan daramaten boladari jarraitu nahi diete gure mutilek, gaur, 17:00etan.

Anaitasuna - Erandioko Betiko Neskak

Erandioko Betiko Neskak EFK izango da nesken asteburuko aurkaria. Sailkapeneko zortzigarren postuan da Erandioko taldea. Tolosa eta Arratia lehen bi sailkatuen aurka jarraian galduta iritsiko dira bizkaitarrak Anaitasunaren aurkakora.

Bi partida galdu dituzte, baina 2019an lau garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte Erandioko neskek. Guztira lau neurketa irabazi dituzte aurtengo denboraldian, etxetik kanpo: Bizkerre, Mariño, Derio eta Hernani taldeen zelaietan irabazi dute.  Etxean sendoa eta etxetik kanpo txukun, Anaitasunak baino lau puntu gehiago ditu Erandioko Betiko Neskak taldeak.

39 gol egin ditu Erandioko taldeak. Jaso, berriz, 35. Bi taldeen arteko aldea murrizten ahaleginduko dira gure neskak igandean San Juanen, 17:15ean.