Partida aurrekoa: Mondragon eta Oiartzun

Ohorezko Mailako mutilen eta Euskal Ligako nesken asteburuko arerioak izango dira Mondragon eta Oiartzun. Gure bi talde nagusiek beste hiru puntu batu nahi dituzte. Irakurri bi partiden aurrekoa:

PARTIDA-AURREKOA-OTS-16

Mondragon CF - Anaitasuna CD

Mondragon CF da mutilen asteburuko aurkaria. Sailkapeneko zortzigarren postuan da Arrasateko taldea. Aretxabaleta KE taldearen aurkako derbia bat eta bi irabaztetik iritsiko dira arrasatearrak, baina aurreko hiru partidak jarraian galduta. Urte berri honetan, beraz, hamabostetik sei batu dituzte arrasatearrek. Etxean Hondarribiari irabazi zion 2019an, baina Bergara KE eta Tolosa CF taldeen aurka galdu egin zuen, bi eta hiru eta huts eta sei. Etxean hiru partida galdu ditu: Eibar, Bergara eta Tolosa. Hiru berdindu ditu: UDA, Hernani eta Deusto. Irabazitakoak bost izan dira: Zarautz, Allerru, Beti Gazte, Real Union eta Hondarribia. Golei dagokionez, 31 egin ditu Arrasateko taldeak. Jaso, berriz, 32 gol. Astez asteko lanari jarraituz, Mojategin beste hiru puntu batzeko asmoz dira gorrixek.

Oiartzun KE - Anaitasuna CD

Euskal Ligako neskek atsedena izango dute asteburu honetan. Datorren asteburuan, ordea, Oiartzun KE izango da nesken asteburuko aurkaria. Sailkapeneko azken hirugarren postuan da Oiartzungo taldea. 2019an jokatutako bost neurketak galdu dituzte oiartzuarrek. Oiartzun garaitzea, ordea, ez da lan samurra. Azken hamar neurketetan bi neurketa baino ez dituzte galdu, eta biak etxetik kanpo. Etxean arerio gogorra da Karla Lekuonako taldea. Azaroko lehen asteburuan Zarautz KE taldearen aurka jokatu zuenetik partidarik galdu gabe dago Oiartzungo taldea Karla Lekuona zelaian. Hogei egin ditu Oiartzungo taldeak. Jaso, berriz, 43 gol. Azken lau asteetan lortutako garaipenei jarraipena ematen saiatuko dira gorrixek etenaldiaren ostean.