Mugitu gorputza euskararen alde!

Azkoitiko Korrika Batzordea hasi 21. Korrikarako prestatzen, eta aurten koreografia lehiaketa antolatu dute. Euskararen aldeko lasterketa herrira iritsi baino lehen, ordea, motorrak berotu nahi ditu batzordeak, eta nola gainera. Herritarrak euskararen alde dantzan jartzeko koreografia lehiaketa jarri dute abian.

Korrika Klika

Koreografia librea izango da, baina musikak Korrikaren abesti ofizialetako batek izan beharko du —lehen ediziotik aurtengo ediziora arteko edozein abesti—. Edonork har dezake parte lehiaketan, ez baitago zehaztuta adin tarterik. Adin txikikoen kasuan, ordea, gurasoen baimen orria sinatuta atxiki beharko dute, bideoak publiko egingo baitira gero hainbat orrialdetan. Izena emateko epea otsailaren 15era bitartean egongo da irekita, honako leku hauetan:

 

- AEKren bulegoan, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota 607 61 26 97 telefono zenbakian

- Floreaga Salestar Ikastetxean

- Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolan

- Azkoitia BHI Ikastetxean

- Gazte Zerbitzu Bulegoan

- Alai Batzan

- Izarraitz Lanbide Heziketan

- Anaitasunako taldeek: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan edota 610 85 64 43 Whatsapp zenbakian.

 

Hainbat xehetasun

Koreografiak bideoan grabatu eta MP4 formatuan martxoaren 22rako bidali beharko dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Martxoaren 25ean, Azkoitiko AEKren Facebook orrialdean eta Maxixatzen Herri Komunikabidean publikatuko dira lehiaketara aurkeztu diren bideo guztiak.

Epaimahaikideak Korrika Batzordeko kideak izango dira, eta martxoaren 27an aukeratuko ditu bost bideo onenak. Originaltasuna eta karakterizazioa (arropa, atrezzoa...) hartuko dituzte kontuan. Bost bideo horiek martxoaren 29an erakutsiko dituzte, Elkargunean, eta publikoak aukeratuko du irabazlea. Korrika Batzordeak jakinarazi du, saria egongo dela. Aukeratu Korrikaren abesti bat eta mugitu gorputzak euskararen alde!

Ikusi jarraian Korrika abestiaren aurtengo bideoklipa: