Partida aurrekoa: Beti Gazte eta Derio

Ohorezko Mailako mutilen eta Euskal Ligako nesken asteburuko arerioak izango dira Beti Gazte eta Derio. Gure bi talde nagusiek beste hiru puntu batu nahi dituzte. Irakurri bi partiden aurrekoa:

PARTIDA-AURREKOA 20

Beti Gazte-Anaitasuna

Beti Gazte K.J.K.E. izango da mutilen asteburuko aurkaria. Sailkapeneko hamargarren postuan da Lesakako taldea. Azken hiru neurketetan bi garaipen eta berdinketa bat lortuta iritsiko dira Artetxeren mutilen aurkako partidara.

Urte berri honetan, beraz, zazpi puntu batu dituzte bederatzitik lesakarrek. Tolosa CF taldearen aurka eta Zarautz KE elkartearen aurka hiru eta bat irabazi zuen etxean, eta Aretxabaletaren aurka bina berdindu zuen joan den astean. Etxean itxura gogorra erakusten du Beti Gazte taldeak. EIbar SAD eta Hernani CD taldeek baino ez dute lortu Mastegi zelaian garaipena lortzea.

Golei dagokionez, 28 egin ditu Lesakako taldeak. Jaso, berriz, 33 gol.  Lana gogotik egin beharko dute mutilek beti zaila den Lesakatik garaipena ekartzeko.

Anaitasuna-Derio

Derio C.D. izango da nesken asteburuko aurkaria. Sailkapeneko azken aurreko postuan da talde bizkaitarra.  Garaipen bat eta hiru berdinketa besterik ez dituzte batu Derioko neskek. Sei punturekin jaitsiera postuetan dira.

Jokatutako azken bost neurketak galdu dituzte deriotarrek. Azken bi neurketetan, gainera, zortzina gol jaso dituzte; zortzi eta huts Arratian eta bi eta zortzi Tolosaren aurka. Etxetik kanpo hiru puntu baino ez ditu eskuratu., hirurak MariƱo azken sailkatuaren aurka. Jaitsiera postuetatik irtetea garesti ikusten dute, gainera. Hamar puntura daude gaur gaurkoz Derioko neskak. 16 gol ditu eginak, eta jaso 59 egin dituzte. Hori horrela, txapelketan gol gehien jaso dituen bigarren taldea da Derioko neskena.