Partida aurrekoa: Añorga eta Goierri Gorri

Ohorezko Mailako mutilen eta Euskal Ligako nesken asteburuko arerioak izango dira Añorga eta Goierri. Gure bi talde nagusiek azken asteetako bolada onari jarraipena eman nahi diote. Irakurri bi partiden aurrekoa:

PARTIDA-AURREKOA 19

Anaitasuna-Añorga

Añorga KKE izango da mutilen asteburuko aurkaria. Premia handiarekin iritsiko da Añorgako taldea Txerloira. Izan ere,  hamazortzi punturekin jaitsiera postuetan den Allerru KJKE taldearekin berdinduta da puntuetan. Urte berri honetan, ordea, ez du porrotik ezagutzen Añorgako taldeak. Tolosa CF taldearen aurka bina berdindu zuen duela bi asteburu, eta azken jardunaldian bi eta bat menderatu du Aretxabaleta KE.

Etxetik kanpo zazpi puntu batu ditu: Aretxabaletaren eta Allerruren zelaian garaipenak lortu zituzten, eta berdinketa Elgoibarren. Golei dagokionez, 26 egin ditu Añorgako taldeak. Jaso, berriz, 34 gol. Hori horrela, denboraldi honetan gol gehien jaso dituen hirugarren taldea da Añorga KKE.

Goierri Gorri-Anaitasuna

Goierri Gorri FK taldea izango nesken asteburuko aurkaria. Neurketa zaila izango dute neskek Beasaingo Loinatz zelaian, aurrean etxean maila ikaragarria ematen ari den taldea izango baitute. Etxean lau puntuk baino ez diete ihes egin. Duela bi aste Arratia liderra lau eta huts jipoitu zuen Goierri Gorrik, baina joan den asteburuan bi eta huts galdu zuen Tolosa bigarren sailkatuaren aurka.

Aipagarria den datua da etxean jokatutako azken bost neurketetan 27 gol egin dituela Goierri Gorrik, eta jaso berriz, bakarra. Loinatzen jokatutako azken sei partidentan bost garaipen eta berdinketa bat eskuratu dituzte gorriek. Guztira 45 gol egin ditu Goierriko taldeak, eta 22 jaso ditu. Une honetan seigarrenak dira sailkapenean 31 punturekin.