Partida aurrekoa: Allerru eta Elorrio

Ohorezko Mailako mutilen eta Euskal Ligako nesken asteburuko arerioak izango dira Allerru eta Elorrio. Gure bi taldeek beste hiru puntu batu nahi dituzte Lezoko Plazetan eta Txerloian.

PARTIDA-AURREKOA-URT-19

Allerru-Anaitasuna

Ohorezko Mailako mutilek Allerruren aurka jokatuko dute, 16:00etan. Eibarren aurkako neurketa borobilaren ondoren, Lezoko Plazeta zelaian arituko dira Xabier Artetxeren mutilak. Jaitsiera postuetatik hiru puntura dago Allerru, baina etxean sendo ari da agertzen azken neurketetan. Plazeta zelaian jokatutako azken lau neurketak irabazi ditu Allerruk. Dituen 18 puntuetatik 16 lortu ditu bere zelaian Lezoko taldeak. Txerloian jokatutako neurketa gure mutilek bat eta huts irabazi zuten Mikel Arzalluzen gol bati esker.

Anaitasuna-Elorrio

Euskal Ligako neskek Elorrio jasoko dute Txerloian. 17:00etan hasiko da neurketa, eta joan den astean lortutako hiru puntuei segida emateko helburuarekin zelairatuko dira Gorka Zubizarretaren neskak. Denboraldian lehenengo aldiz atea hutsean uztea lortu zuten gorrixek, eta puntu bat goitik den Elorrioren aurka ere gauza bera egin nahi dute gureek. Elorrion jokatutako neurketan hiru eta bi galdu zuten gure neskek, baina biharkoan zerbait positiboa ateratzea espero du Euskal Ligako nesken taldeak, azken lau asteetan lau porrot jaso dituen Elorrioren aurka. Guztira zazpi jardunaldi daramatza Elorrioko taldeak garaipena eskuratu gabe.