Elena eta Jose Antonio Garate Gabonetako errifaren irabazleak

Elena eta Jose Antonio Garatek gaur goizean jaso dute Anaitasunaren Gabonetako errifa izugarriaren saria, Rural Kutxaren bulegoan.

Elena-eta-JA-Garate

Elena eta Jose Antonio Garate saria jaso duten unean.

Ilobari erosi zizkion errifak Elenak, eta saritutako zenbakia ilobaren errifen takoan zegoela jakin zuenean, begira hasi zen eta berak zuela ikusi zuen. «Sorpresaz hartu dut saria», azaldu du Elena Garatek. 1.200 euro eskudirutan, eta 1.200 eurotan baloratutako produktuak lortu ditu 37.142 zenbaki sarituak.