Unai Zialtzeta

ELKARRIZKETA
Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Bederatzi urte Ikasberrin eman ondoren, futbolistikoki aukera polita iruditu zitzaidalako. Kategoria hobeagoan jokatzeko aukera eta jende berria ezagutzeko aukera
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Etxeko inork ez du jantzi kamixeta gorria. Agian Azkoitiko lehengusu, osaba edo izebaren batek bai
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Aurten hasi naiz jokatzen, eta soilik Aitor Iturbe ezagutzen dut Anaitasunan. Ikasberrin Esteban Orbegozo eta Iñaki Arbeo entrenatzaileak goraipatu nahiko nituzke
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Ez, entrenatzaile izateko ez dut balio
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Ez. Dexenteko "marroia" dela iruditzen zait eta ordu asko eskaini behar zaio entrenamentu eta partidatik kanpo
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Kirol aldetik, mendia asko gustatzen zait. Eta ofizio aldetik, ingeneritza mekanikoa ikasi dudanez, horrekin lotura duen lanen batean
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Debuta egin nuen eguna. Hirugarren Mailako Pasaia K.E.-ren kontra jokatu genuen lagunartekoa
Eta garratzena?
Ligan Txerloian Martuteneren kontra jokatu genuen partida. Ez genuen partida ona burutu
Janari edo edari bat?
Janaria: ensalada de pasta, edaria: Coca-cola
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Etxeko ohea, manta eta guzti
Pelikula bat?
Lo imposible
Zein motatako musika entzuten duzu?
DEnetarik. Gatibu taldea oso gustoko dut
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Ondoen: Matematikak, Gaizkien: Ingelesa
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez. Gol gutxi sartzen baititut
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Egia esan ez. Nire taldean izaten dut burua, beste talde ez profesionaletan gutxi fijatzen naiz
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Lana eginez, gogoa izanik eta ilusioa galdu gabe nahi den guztia lortzen dela
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Orain arte erakutsikoaren arabera ez du ezer hobetzeko
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Amak aholku ugari eman dizkit, eta guzti horiekin gelditzen naiz
Betetzeko duzun amets bat?
Ez dut amets berezirik gauzatzeko, bizitza normal eta arazorik gabeko bat ematea da nire amets bakarra
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Oso eguraldi txarra ez bada, ilea bustita irteteko ohitura handia dut
Zure bertute nagusiena?
Futbolaren aldetik nire bertute handiena gogortasuna dela esango nuke
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Jordi Alba
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?
Mikel Aranburu jokatzen ari zen garaian. Talde batek horrelako kapitain bat beti izan behar du. Momentu txarretan eta momentu onetan beti hor egongo dena bere dohain guztiak ematen
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Iñigo Arzallus edo Markel Eskurtza
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Oier Beitia, alde handiarekin gainera (kar, kar, kar)
Gehien ligatzen duena?
Alex Altolagirre
Barre eragilerik onena?
Tomao
Aldagelan giro onena jartzen duena?
Josu Godoy
Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)
Bai
Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?
Nahiz eta ez ginen ondo hasi, orain arte bezela laguntzen jarraitzeko, emaitza hobeagoak iritsiko dira eta