Joritz Badiola

 JoritzBadiola
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Txikitan gehien gustatzen zitzaidan kirola futbola zelako

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Bai, anaiak

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Kadete nintzenean izan nuen Mikel Arregi. Berak erakutsi zidan futbolean jokatzen eta futbola irakurtzen

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Dagoeneko Alebin A-koen entrenatzailea naiz

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Bai

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?

Lanean

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Jubeniletan, Euskal Ligan lehenak izan ginen urtea

Eta garratzena?

Aurtengo denboraldi hasiera

Janari edo edari bat?

Amak egindako kroketak

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Metxero bat

Pelikula bat?

Insidious

Zein motatako musika entzuten duzu?

Denetik

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Ondoen matematikak eta gaizkien historia

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Ez, momentuan momentukoa

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?

Ez, hemen baino hobeto inon ez

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Beren buruan konfidantza izan behar dutela eta talde bat bezala lehiatu behar dutela

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Anaitasuna dagoen moduan ondo dago. Ez nuke ezer aldatuko

Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?

Agian, gezurrak hanka motza duela

Betetzeko duzun amets bat?

Formula 1 bat gidatzea da

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Ez

Zure bertute nagusiena?

Penalti jaurtiketak

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Atzelaria naizenez, David Luiz

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?

Zlatan Ibrahimovic, goleatzailea delako eta ederra delako bera jokatzen ikustea

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Xabier Artetxe

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Ez dakit

Gehien ligatzen duena?

BeƱat Landa

Barre eragilerik onena?

Asko daude

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Denon artean lortzen dugu hori

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Gustora gainera

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Gogotsu gaudela eta beraz animoak ematen jarraitzeko