Beste puntu gogor bat

C.D. Anaitasuna 3
Sestao River 0


Partida gogorra arerio gogor baten aurka

Argazkia: Andoni Elduaien 

Arerio gogorra zuten aurrean gorrixek aste honetan eta garbi gelditu zen neurketan zehar.

Azken bi neurketak irabazita zetorren Vitoria bi aurkari gogorren aurka, Pasaia etxean eta San Ignacio kanpoan.

Gorrixek aurrean aurkaritzat zuten taldearen datuak ikusita, partidan zehar gol gutxi izango zirela zirudien hasiera batean, eta halaxe izan zen. Lehiaketan orain arte gol gutxien jaso dituen taldea baita eibartarra, 4 gol jasota hain zuzen ere.

Gogor hasi zen neurketa, oso lehiakor atera ziren etxekoak zelaira, partiduak eskatzen zuen bezala eta aukera garbienak lehen zatian gurenak izan ziren. Hala ere, ezin izan zioten talde armaginari lehiaketako 5. Gola sartu. Bestalde, kanpokoek ez zuten min gehiegi egin Ruizen ate inguruan, presio lan ona egin baitzuten gorrixek eta ez zioten utzi Vitoriari beraien gustuko jokoa egiten. Beraz, meritu handiko lehen zatia eginda joan ziren etxekoak atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasiera lehen zatiaren parekoa izan zen, etxekoak goian egiten zuten presioa eta ez zioten uzten kanpokoei beraien gustuko joko zuzena egiten. Hala ere, partidua aurrera joan ahala, eta talde armaginaren aldaketak zirela tarteko, pauso bat aurrera egin zuten eibartarrek eta Anaitasunari gehiago kostatu zitzaion lehen 60 minutuetan egindako presio eraginkorra gauzatzea. Honez gain, etxekoek baloia berreskuratzen zuten bakoitzean nahiko bizkor galtzen zuten eta horren ondorioz, azken 20 minutuak Ruizen atetik nahi baino gertuago egon zen etxeko taldea nahiz eta gehiegi ez sufritu eta Vitoriak aukera garbirik ez egin markagailuan aurretik jartzeko.

Beste berdinketa bat, eta 2021 urte honetan oraindik galdu gabe jarraitzen dute gureek. Datorren astean, egun lidertzan den Urduliz taldea izango dute aurkari eta Bizkai aldera egin beharko dute bidaia. Larunbatean 18:00etan izango da neurketa eta ea orain arte 2021 urte honetan ematen ari diren itxura ona ematen jarraitzen duten.