Garesti daude puntuak!


Ariznabarra 1
C.D. Anaitasuna 1

 

Modu ezin hobean hasi dute urtea Xabi Artetxeren mutilek

Argazkia: Joakin Sudupe

San Juango futbol zelaia baƱo dimentsio txikiagoko zelaia zen Ariznabarrakoa eta Xabi Artetxeren mutilak ez daude ohituta horrelako zelaietan jokatzera. Baloiak lurrean baino denbora gehiago pasa zuen airean eta gorrixek beste ezaugarri batzuk dituzte baino horrek ez zien eragotzi neurketan zehar nagusi izatea.

Erritmo oso bizian hasi zen neurketa alde batetik bestera, bi taldeek ez zuten nahi atzean konplikatu eta joko zuzena bilatzen zuten. Zelai hauetan berebiziko garrantzia hartzen dute bigarren baloiek eta garbi antzeman zen igande goizean. Neurketan zehar egon ziren bi golak oso goiz iritsi ziren, 9 eta 11.minutuetan ain zuzen ere.

Gorrixek aurreratu ziren Axiri egindako falta bat aprobetxatuz, Mikel Arzalluzek bikain jarri zuen baloia Markel Eskurtzak burukada zoragarri bat sareetara bidaltzeko. Ariznabarrakoek berehala erreakzionatu zuten eta erdiraketa bat aprobetxatu zuen aurrelariak berdinketa lortzeko. Nahiko parekatua izan zen lehen zatia eta horrelaxe joan ziten bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian puntu bat igo zuen Xabi Artetxeren taldeak eta partidaren bila irten zen. Kontraerasoan oso ondo irtetzen ari ziren gorrixek baina azken pasea falta izan zitzaien. 49. minutuan Mikelen erdiraketa bikain errematatu zuen Pastrianek baina atezainak ikaragarrizko eskua atera zuen baloia urruntzeko eta oso gertu izan zuen gola.

Partida amaitu baino bi minutu lehenago bigarren txartel horia ikusi zuen Ariznabarrako atzelariak. Azken minutuetan bultzatu zuten gorrixek baina amaiera nahi baino lehenago iritsi zen eta zapore gazi-gozoa duen puntuarekin itzuli zen Xabi Artetxeren taldea.

Datorren astean Vitoria jasoko dute Txerloian igande arratsaldean eta etxeko lehen garaipena lortzea nahiko dute gorrixek sailkapenean arnasa pixka bat gehiago emango lieketen 3 puntuekin.