Beste 3 Euskal Ligako neskentzat
C.D. Anaitasuna | 3 |
Barakaldo | 0 |
Jokatu duten guztia irabazten jarraitzen dute Gorka Zubizarretaren neskek
Argazkia: Joakin Sudupe
Geldialdia luzea izan den arren, ez zaie ahaztu nola gailentzen zen aurkaria Euskal Ligako neskei.
Denboraldiko zortzigarren partida jokatzen zuten aste honetan eta zortziak irabaziti lidertzan jarraitzen dute gorrixek.
Barakaldo jasotzen zuten Txerloian neskek eta partidu gogorra joan zen igande arratsaldekoa.
Ohi bezala baloia hartzen saiatu zen Gorka Zubizarretaren taldea eta Barakaldo ados zegoen gorrixek partidaren ardura hartzearen ideiarekin. Atzeko lerroan baloia eroso eduki arren, lineak gainditzea kostatzen ari zitzaien eta sakoneko baloiekin aurkitu zuten alternatiba hoberena. Lehenengo zatian zehar izan zituzten aukerak aurretik jartzeko Lorea eta Leireren oinetatik baina 41. minuturarte ez zuten lortuko atea zulatzea. Eneritzen aldaratzea bikain aprobetxatu zuen Oihanek atsedenaldira abantailarekin joateko.
Bigarren zatiak lehenengoaren dinamika jarraitu zuen eta area kanpoko jaurtiketa batekin lortuko zuen Oihanek bigarrena sartzea. Partidua bi eta hutseko emaitzarekin amaitu zela zirudienean Zihararen erdiraketan bakarrik iritsi zen Oihane area barruan eta horrela lortu zuen bere “hat-trick-a”.
Sendo lidertzan jarraitzen dute gorrixek eta partidu bat gutxiagorekin egon arren, 4 puntuko aldea ateratzen dio datorren astean lehiatzea tokatzen zaion Zarautzi.