Gehiagoren bila!
C.D. Anaitasuna | 1 |
Cultural Durango | 1 |
Sentsazio onak utzi zituzten zelaian Xabi Artetxeren mutilek
Argazkia: Joakin Sudupe
Erritmo handiarekin hasi zen neurketa Txerloian, bi taldeek jarrera ezberdinarekin aurre egin arren partidari.
Cultural Durango bere atea babesteko ideairekin zelairatu zen berdegunera eta Xabi Artetxeren taldeak betiko aurpegi berdina erakutsi zuen.
Baloiak gutxi irauten zien bi taldeei aurreneko minutuetan eta hori antzematen zen partidoaren erritmoan baina Barba eta aurkari baten arteko talkak partiduaren bilakaera aldatu zuen. Erritmoa jeitsi zen baina aukerak izaten jarraitzen zuen partidak. Mikel Arzalluzek aukera bikaina eduki zuen 16. minutuan baina zoritxarrez baloiak zutoinean jo eta kanpora joan zen. Nahiz eta aukera gehiago izan 37. minutuan iritsiko zen gorrixen gola, Axik baloi bikaina sartu ziok Julen Aramendiri eta honek bikain jo zuen baloia zutoin ondotik taldea aurretik jartzeko. Lehen zati ona burutu zuten Xabi Artetxeren mutilek eta atsedenaldira aurretik eta sentsazio onekin joan ziren.
Bigarren zatia ez zen lehenengoaren bide beretik joan. Aukera gutxi egon ziren bigarren berrogeitabost minutuetan baina 65.nean berdinketako gola egin zuen Culturalek. Gorrixek gehiago estutu bazuten ere, bi taldeek ez zuten arriskuan jarri nahi eskutan zuten puntua eta bere horretan amaitu zen neurketa.
Gorrixek garaipena lortu nahi zuten arren, urte berrian jokatutako bi partidetan nagusitasuna erakutsi dute bi aurkari zailen aurka eta dinamika onari eutsi nahi diote itzuliko biran ahalik eta puntu gehien lortzeko.