Segi gozatzen!
Alaves B | 2 |
C.D. Anaitasuna | 5 |
Gozatzen ari dira berdegunean Gorka Zubizarretaren neskak
Argazkia: Joakin Sudupe
Amaiera ezin hobea eduki arren, sufritzea tokatu zitzaien gorrixei bigarren sailkatuaren aurka.
Neurketa gasteiztarrak hasi ziren menderatzen, baloiaren jabetza berreskuratzeko korrikaldiak egin behar zituzten eta ondorioz, indar falta somatzen zuten hasieran baloiaren jabetza lortzeko.
15.minutuan iritsi zen Alavesen lehen gola korner bat baliatuz.
Arabarrek erakutsi zuten nagusitasuna hautsi nahian, entrenatzaileek presioko linea igotzea erabaki zuten eta baloiak berreskuratzen hasi zen taldea Alavesen zelaian.
Presio aurreratuak eragina izan zuen eta baloiaren jabetza guztiz aldatu zen. Gorka Zubizarretaren neskak, bandak aprobetxatzen hasi ziren eta langa bat eta bi aukera garbi huts egin ondoren lortu zuten bedinketa 35. minutuan. Oihane Ucinek area barruan buelta eman eta ezkerkada barrura joan zen zuzenean.
Atsedenaldira berdinketarekin joan ziren bi taldeak eta bigarren zatia gol festa izan zen.
Lehenengoan ez bezala, baloiaren jabetza txandakatzen hasi ziren bi taldeak eta ez zegoen dominatzaile garbirik. 60. minutuan Alavesek berriro aurre hartzea lortuko zuen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin.
Gorrixek, burumakur jarri ordez, txapeldun izakera hartu zuten eta baloia pazientziaz mugitzen hasi ziren.
Gol guztiak horrela iritsiko ziren, baloia pazientziaz mugituz eta presio altua mantenduz. 64. minutuan egingo zuen berdinketako gola Leire Ucinek. 10 minutu beranduago Lorea Ruedak aprobetxatuko zuen kornerra aurretik jartzeko.
Neurketa amaitu aurretik, beste bi gol egiteko denbora edukiko zuten gorrixek. 87an Leire Ucinek egingo zuen eguneko bigarrena eta luzapenean Ainhoa Galarragak faltatik sartuko zuen 5.na.
Emaitzan alde handia egon arren, asko landu behar izan zuten partida eta ez zizkion gauzak erraz jarri Alavesek.
Gozatzeko unea da orain Euskal Ligako Neskentzat, "ahaztu gabe bihar atzera txiki handiak izango garela eta lanean jarraitu beharko dugula"(Gorka Zubizarreta Mendizabalen txioa)