Kostatzen ari zaie gorrixei Txerloian

C.D. Anaitasuna 0
San Ignacio 0

 

5 partidutan 3 puntu soilik atera dituzte etxean

Argazkia: Joakin Sudupe 

Lehen itzulia etxean garaipenik lortu gabe amaituko dute gorrixek. Izan ere, datorren astean Pasaiara bidaiatu beharko dute Xabi Artetxeren mutilek eta 11. jardunaldian atsedena izango dute.

San Ignaciok talde sendoa zela erakutsi zuen larunbatean eta gorrixek ere ez ziren gutxiago izan. Izan ere, azken egunetan egin dituen euri-jasak ondorioak eragin dizkio zelaiari.

Bi taldeak, hasieratik baloi zuzenak bilatzen hasi ziren oso joko desberdina burutu arren. Anaitasunak, Mikel Arzalluz eta Ander Arabaolazaren abiadura aprobetxatu nahian, atzelarien bizkarrera min egitea zuen helburu joko zuzen horrrek. San Ignaciok aldiz, aurrelariari botatzen zizkion baliiak honek jatsi eta alternatibak bilatzeko.

Neurketako aukera nabarmenena gasteiztarrek eduki zuten 2. minutuan. Eskuin hegaleko jokaldi baten erdiraketa errematatu zuen area txikian erdilariak eta ikaragarrizko geldiketa egin zuen Mikel Ruizek.

Minutuak igaro ahala, bi taldeek eduki zituzten hainbat agerraldi beste taldearen zelaian baina ez zuten lortu atea zulatzea eta golik gabe amaitu zen neurketa.

Azken urteotan Anaitasunak hainbat partidu berezi bizitzeko aukera izan du baina gutxi ostegun honetan aurrean duen mailako bat. Arratsaldeko 19:00etan jasoko dute José Bordalás entrenatzailearen Getafe igandean Pasaiaren aurka jokatu aurretik.