Puntu bat gehiago beheko postuetatik urruntzeko
Basconia | 1 |
C.D. Anaitasuna | 1 |
Berdiketa ona lortu zuten gorrixek Artunduaga zelaian
Hirugarren Mailara egokitzea batere erraza izan ez arren Xabi Artetxeren mutila kondo ari dira puntua hartzen mailari. Talde honen doahi nagusienetakoa baloiaren jabetzatik datorren arren, igandean ez zuten nahi adina baloi eduki eta ezohiko partidu batetik puntu baliagarria lortu zuten gorrixek.
Basconia hobeto sartu zen neurketara eta jokoaren erantzunkizuna hartzea erabaki zuen. Aurreneko ordulaurdena Anaitasunaren atera bultzatzen egon ziren arren, Azkoitiarrak pixkanaka neurketaren irakurketa hobea egiten hasi ziren eta lineak aurreratzen hasi ziren.
Basconia gehiago iristen ari bazen ere, ez zuten aukera garbirik sortzen eta sendo egon ziren atzean gorrixek. Bizkaitarrak, jokalari askorekin sartzen ziren erasora eta kontraerasoan eduki zituzten aukerak Xabi Artetxeren mutilek.
Atsedenaldira golik gabe joan ziren bi taldeak, nahiz eta, etxekoek sentsazio hobeak eman zituzten aldageletara bidean.
Bigarren zatian ohiko sentsazioak berreskuratzen hasi ziren Anaitasunakoak eta neurketa pixkanaka berdintzen joan zen. Baloi gehiago eduki zuten eta taldeea lasaiago ikusten zen berdegunearen gainean.
57. minutuan etorri zen etxekoen gola, esker hegaletik egindako pasea bikain aprobetxatu zuen erdilariak bigarren lerrotik sartuta baloia gurutzatu eta taldea aurretik jartzeko.
Gorrixek, ez ziren egoerari erreakzionatzeko gai izan momentuan baina pixkanaka hartu zuten jarrera erasokorrago bat. Taldea sinesten hasi zen eta lineak pixka bat aurreratu zituzten. 75. Minutuan Mikel Aramendik atera zuen falta bikain errematatu zuen Jon Arandak buruz berdinketa lortzeko.
Azken minutuetan, bi taldeak saiatu ziren garaipena lortzen eta biek izan zituzten aukerak 3 puntuak etxera eramateko baina galtzeko beldurrak edo indar faltak ez zien utzi bi taldeei garaipena lortzen.
Datorren larunbatean San Ignacioren aurka jokatuko dute gorrixek eta etxetik kanpo lortutako puntua ona egitea izango dute helburu garaipen batekin.