Hirunaka kontatzen jarraitzen dute Euskal Ligako Neskek

C.D. Anaitasuna 2
Oiartzun 1

 

Hasieratik ez zizkion gauzak erraz jarri Oiartzunek gorrixei

 

Anaitasunak hartu zuen neurketaren erantzunkizuna eta jokaldiak atzetik hastea erabaki zuen. Oiartzunek, bere zelaian defendatzen zuen eta ondorioz, neurketaren zati handiena Oiartzunen zelaian jokatu zen.

6. minutuan aurretik jarriko ziren Oiartzungoak, Azkoitiarren aldeko korner batean kontraeraso ona gauzatu zuen Oiartzungo aurrelariak eta bere taldea aurretik jartzeko gola egingo zuen.

Anaitasunak, irten zuen jarrera berdinarekin jarraitu zuen eta partidaren bila joango zen. Aukerak izan arren, gola ez zen iritsiko 42. minuturarte. Ainhoak zelai erdi ingurutik ateratako falta bat, Oihane Ucinek errematatuko zuen buruz atsedenaldira berdinketarekin joateko.

Gorka Zubizarretaren neskentzat ez zen nahikoa emaitza eta bigarrengoan partidaren bila irtengo ziren. Oiartzunek, kontraerasoan pare bat saiakeri egin bazituen ere, sendo agertu zen atzeko lerroa eta ezerezean gelditu ziren jokaldi guztiak. Gorrixek ere edukiko zituzten beste hainbat aukera bigarrena etorri aurretik, baina hau 64. Minutuan etorriko zen. Berriro baloi geldiko jokaldia, Libek aterako zuen kornerra orain eta hainbat aldaratzeren ostean, penalti puntu ingurutik sareetara bidaliko zuen baloia Leire Ucinek.

Partida amaitu aurretik abantaila handitzeko hainbat aukera eduki zituzten etxekoek baina ez zutenez asmatu, bi eta bateko emaitzarekin gelditu ziren.

Seigarren astez jarraian, garaipena lortuta sendo daude Gorka Zubizarretaren neskak lideretzan eta datorren astean bigarren postuan aurkitzen den Alaves "B"-ren aurka jokatuko dute Jose Luis CompaƱon zelaian.