Luzapenean zapuztu zuen partida Anaitasunak
C.D. Anaitasuna | 3 |
Santurtzi | 3 |
90 minututan irabazi zutena, 2 minututan galdu zuten Xabi Artetxeren mutilek
Argazkia: Joakin Sudupe
Partida berdikanterakin amaitu arren, porrot sentsazioa utzi zien emaitzak Anaitasunako mutilei. Izan ere, 3 puntuak lortzeko 90 minututan egindako lana, luzapeneko 2 minututan galdu zuten.
Ondo sartu zen neurketara Santurtzi eta hirugarren minutuan lehenengo aukera huts egin ondoren, zazpigarrenean gol olinpikoa sartu zuten bizkaitarrek markagailuan aurretik jartzeko.
Partidaren erantzunkizun guztia gorrixek hartu zuten eta goletik aurrera, Santurtziren zelaian jokatu zuten bi taldeek. Hogeigarren minutuan etorriko zen etxekoen gola Axi Ugarteren eskutik berdinketa lortzeko. Xabi Azkoitiak zelai erditik egindako pasea bikain utzi zuen pasatzen Xabi Soraluzek eta aurrelariak ez zuen huts egin atezainaren aurrean.
Anaitasuna futbol alaia erakusten ari zen eta trantsizioan asmatzen ari baziren ere, zelaiko azken hiru laurdenetan goleko pasean huts egin zuten askotan Xabi Artetxeren mutilek. Berdinketarekin joan ziren aldageletara bi taldeak baina sentsaizio hobeak utzi zituzten gorrixek.
Bigarren zatiari indartsu ekin zion Anaitasunak partidaren bila joateko konfidantzarekin eta saria 60. minutuan iritsiko zen Mikel Aramendiren golarekin. Mikel Arzalluzen pasea atezaina atzean utzita, Xabi ez zen iritsi baloira eta hamarrak eroso amaitu zuen atezaina lekuz kanpo zela.
Bizkaitarrek ez zuten lortu golaren aurrean erreakzionatzea eta etxekoen hirugarrena etorriko zen, Mikel Aramendiren erdiraketa atzelari batek jo eta Xabi Soraluzek atzetik iritsita gola sartzeko. Neurketa bere horretan geldituko zela ematen zuenean, intentsitate puntu bat falta izan zitzaion taldeari eta luzapenean bi gol sartuko zituen Santurtzik berdinketarekin amaitzeko.
Gorrixek burumakur erretiratu ziren zelaitik partidaren bilakaera ikusita, baina datorren igandean Basaurin jokatuko dute 11:30etan Basconiaren aurka aste honetako emaitza ahaztu eta puntuak pilatzeko asmoarekin.