Geldiezinak
Pauldarrak | 1 |
C.D. Anaitasuna | 2 |
Bosgarren astez jarraian ez zuten huts egin Gorka Zubizarretaren neskak
Argazkia: Joakin Sudupe
4 jardunaldian 12 puntu lortuta egiten zioten aurre gorrixek Pauldarraken aurkako neurketari, baina ez zien presioak eragin antza.
Partida ezin hobeto hasi zuen Anaitasunak, 3.minutuan Oihane Ucinek atzelarien bizkarrera botatako baloi bat bikain aprobetxaxzu zuen Leire Ucinek eta ez zuen huts egin atezainaren aurrean markagailuan aurretik jartzeko. 10 minutu beranduago abantaila handitzeko aukera euki zuen Oihanek 11 metroetatik baina ez zuen asmatu.
Pixkanaka, etxekoak partidan sartzen hasi ziren eta 35.minutuan neurketa berdintzea lortu zuten faltatik. Atsedenaldia irtsi aurretik, gol bateko abantailarekin joateko aukera edudiko zuten etxekoek baina ez zuten asmatu.
Bigarren zatian, lehenengoaren amaieran ez bezala, Gorka Zubizarretaren neskak izan ziren nagusi. Aukera asko sortu arren, 60.minutuan lortu zuten gola egitea, Libek ateratako kornerra bikain errematatu zuen bigarren zutoinean Oihane Ucinek. Pauldarrakek ez zuen aukera handirik sortu eta bere horretan amaitu zen neurketa gorrixen beste garaipen batekin.
15 punturekin lidertza mantentzen du beste aste batez Anaitasunak eta bigarrenarekiko 5 puntuko abantaila mantentzen dute 6.jardunaldiari aurre egin aurretik. Larunbatean Oiartzun jasoko dute Txerloian orain arteko dinamikarekin jarraitzeko ideiarekin.