Sentsazio onak eta gol festa Barakaldon!
Barakaldo | 1 |
C.D. Anaitasuna | 6 |
Teniseko partidu baten emaitza iruditu arren, partiduan zehar ez zen baloia joan etorrian ibili.
Gorka Zubizarretaren neskek erakustaldia eman zuten La Siebe futbol zelaian larunbat arratsaldean. Denboraldiko estreinaldia zuten gorrixek eta aurredenboraldiko sentsazioak mantentzeko ideiarekin ekin zioten neurketari. Anaitasunak, hasieratik hartu nahi izan zuen partidaren erantzukizuna eta baloiaren jabe egin zen.
Arratsaldeko lehenengo gola 23.minutuan iritsiko zen aurtengo kapitainaren oinetatik. Motzean ateratako korner batean, area ertzetik jaurtiko zuen Libek markagailuan aurretik jartzeko. Gol bateko aldea ez zuten nahikoa Zubizarretarenak eta atsedenaldira joan aurretik, beste bi golekin borobilduko zuten lehen zatia. 2.na Oihanek sartuko zuen atzelarien bizkarrera botatako baloi bat hartu eta area kanpotik jaurtita 41.minutuan. 4 minutu beranduago Leirek sartuko zuen atsedenaldia iristear zela Oihana Goenagaren jaurtiketako aldaratzea baliatuz.
Bigarren zatian, etxekoek distantzia laburtuko zuten 64.minutuan baina Maria Juaristik 3 minutu beranduago egindako golak ez zioten utziko erreakzionatzeko tarterik eta 3 goleko abantaila mantenduko zuten.
Gorrixek ez ziren konformatu emaitzarekin eta 80an Oihanek, bi atzelari atzen utzita baloi gurutzatua sareetara bidaliko zuen eguneko bigarren gola egiteko. Partida amaitzeko 3 minutu faltan, Ainhoak kornerretik barrura botako zuen zuzenean partida borobiltzeko eta horrela, ikaragarrizko hasiera egin dute.
Partiduko anekdota amaitu eta gero gauzatuko zen. Izan ere, epaileak ez zuen etxekoen gola jasoko partiduko aktan eta 0-6ko emaitza azaltzen zen. Gerora erantsi bat egingo zuten zuzentzeko.
2.jardunaldian Txerloian jasoko dute Zarautz, larunbatean 16:30etan eta aste honetako dinamikari jarraipena ematen saiatuko dira.