Aurredenboraldiko azken txanpan Euskal Ligako neskak

Zarautz K.E. 2
C.D. Anaitasuna

2

 

Lehia handiko partida izan zen Zarautzen aurka jokatutakoa.

Aurredenboraldiko azken aurreko neurketa baliagarria izan zen prestaketarekin jarraitzeko, izan ere, aurki hasiko den txapelketan elkarren aurka jokatu beharko dute biak ala biak eta larunbatean behintzat ez zen garailerik suertatu.

Partidari dagokionez, lehen zati ona burutu zuten Zubizarretaren neskek eta gehiago izan ziren baina bigarrenean Zarauztarrek beraien bertsio onena erakutsi zuten eta Anaitasuna baino gehiago izan zen. Eneritz Garatek irekiko zuen markagailua Anaitasunarentzat Ainhoak ateratako erdiraketa bat errematatuta. Gol hau nahikoa izango zen atsedenaldira abantailarekin joateko.

Partiduko bigarren gola lehenengoaren berdin egingo zen, kornerretik, baina kasu honetan etxekoek sartuko zuten berdinketa jartzeko markagailuan. Gorrixek sartutako golari erantzuteko astirik gabe Zarautzek eguneko bigarrena egingo zuen aurretik jartzeko.

Partidaren hondarrean, hortzak erakutsi zizkion Gorkaren taldeak eta Maria Juaristik egin zuen gola berdinketa lortzeko.

Aste honetan aurredenboraldiko azken lagunartekoa jokatuko dute San Juanen Oiartzunen aurka denboraldira maila onenean iristeko asmoz.