Denboraldiari begira Gorka Zubizarretaren taldea

Anaitasuna CD 3
Lagun Onak 1

 

3-1 irabazi zuten pasa den larunbatean eta maila polita erakutsi zuten beste urte batez Euskal Ligan jokatuko duten neskek.

 Azaroaren 1ean hasiko da Emakumezkoen Euskal Liga eta pixkanaka ari da forma hartzen taldea.

Azken urteetan ikusi izan dugun bezala, baloia atzetik ateratzen saiatu ziren gorrixek eta atzelarien bizkarrera botatako baloiekin lortu zuten aukerak sortzea abiadura aprobetxatuz.

16. minutuan jarri ziren aurretik gorrixek Eneritz Jauregiren golarekin. Azpeitiarrek presio altua proposatu zioten eta jende asko pilatzen zuten aurrean, honek, baloia atzetik ateratzera zailtzen zuen baina proba polita izan zen eta ideia berdinarekin jarraitu zuten. Eneritzen golaren ostean, egon ziren aukera gehiago baina atsedenaldirarte emaitza berdinarekin jarraitu zuten.


Bigarren zatian ia hamaikako osoa aldatu zuen Zubizarretak. Jokalariak aldatu arren partidaren dinamika berdina izango zen eta azken hamabost minutuak arte ez zen markagailua mugituko. 75.nean Irantzuren erdiraketa zuzenean barrura sartu zen eta 80an, Oihane Ucinek aldaratze bat aprobetxatuko zuen ate aurrean baloia sarera bultzatzeko.
Partida amaitzeko 5 minutu faltan, Lagun Onakek distantzia murrizteko gola egingo zuen.


Itxura ona eman zuen taldeak larunbatean eta datorren astean aurredenboraldiarekin jarraituko dute neskek Zarautzen kontra jokatuko duten lagunartekoan.