Zelai handi batean, emaitza are handiagoa

Sestao River 0
Anaitasuna CD 3

Las Llanas zelaiak ez zituen gureak kikildu eta lehen zatirako ia bideratuta utzi zuten partida.

Joan den Igandean, Emakumeen eguna tarteko, Sestaoko Las Llanas zelai historikoan jokatu zuten Anaitasunako Euskal Ligako neskek.

Toki berezia benetan, emakumeen kirolaren garrantzia aldarrikatzeko eta oso partida garrantzitsua etxekoentzat eta maila txikiago batean, Zubizarretaren neskentzat, Euskal Ligan jarraitu ahal izateko. Sestao sailkapen nagusian azken postuan aurkitzen da eta gorrixek atzekaldera gehiegi hurbildu ez zitezen irabazi beharra zuten eta konbentzimendu osoz egin ere.

Lehen zatian, Maria Juaristi eta Aniak egindako golei esker, 0-2ko abantaila lortu zuten gureek. Ez zen lehen zati erraza izan nahiz eta lehen 45 minutuetako emaitzak hori pentsatzera eraman gaitzakeen. Golik egitea lortu ez baztuten ere, Sestaoko jokalariek tinko bai ziharduten Oihanaren atea zulatzeko saiakeretan.

Bigarren zatian, emaitza horri heustea lortu zuten azkoitiarrek eta heustea gutxi balitz ere, partidaren ondarrean, gol bat gehiago egin zuen Eneritz Garatek penaltiz.

Amaieran beraz, 0-3 gorrixen alde.