Bigarren zatian hiru puntuak ihesi
Anaitasuna CD | 1 |
Bizkerre | 2 |
Aurretik joan ziren arren, galduta sentitu ziren bigarren zatian.
Joan den Larunbatean partida garrantzitsua zuten Zubizarretaren neskek. Etxean Bizkerre talde bizkaitarraren jasoko zuten eta astero moduan euren onena eman beharrean aurkitzen ziren gureak.
Partida hasiera bikaina izan zen gorrixentzat, 5. minuturako aurretik baitziren Anaitasunako neskak, Ainhoa Galarragak penaltiz egindako gol bati esker. Partida aldeko golarekin hasteak indarra eman zien gureei eta ondoren bigarren gola egiteko aukera aunitz izan zituzten, baina, ez zuten baloia sareetara bidaltzerik lortu.
Atsedenera gol bateko errentarekin joan ziren azkoitiarrak eta bigarren zatian erabakiko zen partida hura.
Atsedenetik bueltan, hasieratik bixitaria gehiago asmatzen hasi zen eta gorrixen atetik gertu harrapatutako baloi bati esker berdinketa ezarri zuten markagailuan. Hortik aurrera jokoa nahastu egin zen, erabat korapilatsua suertatzen ari zitzaien partida azkoitiarrei eta nahasmen horretan kanpokoak ziren gol aukerak egiten zebiltzanak.
Gain hartuta ziruditen gureek eta partidaren ondarrean etorri zen etxekoentzako kolpea; bizkaitarrek bigarren gola egin eta hiru puntuak eskuratu baitzituzten.
Orain Sestao Riverren aurka Las Llanas futbol zelaian jokatuko duten partidari begira jarrita dago Zubizarretak zuzentzen duen taldea, Sestaotik hiru puntuak Azkoitira ekartzeko asmotan bai dira.