Erosotasuna berandu iritsi zen


Goierri Gorri 3
Anaitasuna CD 1

Bigarren zatian hobeto zebiltzan arren, ezin izan zuten goierritarrekin.

Anaitasunako neskek Loinazen jokatu zuten Goierri Gorri-ren aurka.

Lehen zatiari dagokionez, gorrixek deseroso ziruditen zelaian. Ez zuten euren jokoa egiterik lortzen eta akats ugari izan zituzten lehen minutuetan. Baloia eurena zenean egindako akats baten ondorioz iritsi zen goierritarren lehen gola. 13.minutua zen eta 1-0 atzetik ziren gureak dagoeneko.

Lehen zatia amaitu aurretik, beste gol bat ere egin zuten etxekoek eta 2-0ko abantailaz joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi zen, eta Zubizarretaren neskak erosoago zeuden zelaian. Goierritarrei min egiteko gai izaten hasiak ziren eta euren onena emateko prest agertu ziren. Jakin bazekiten 45 minutu zituztela aurretik eta honela, gureen eraso jokaldi batean, Maria Juaristik gola egitea lortu zuen. 2-1 beraz eta minutu ugari oraindik aurretik. Joko aldetik gora egiten zebiltzan gureak, baina Goierri Gorriko neskek ez zuten etsitzen.

.

Argazkian, Euskal Ligako jokalariak, Maria Juaristik egin berri zuen gola ospatzen (Argazkia: JaviUrola)

Amaieran goierritarrek korner jokaldi batean gola egin zuten eta gureek berdinketan jarriak zituzten esperantza danak hautsi zituzten. 3-1rekin amaitu zen partida.