Gehiago izan ziren arren puntuak ihesi
Anaitasuna CD | 1 |
Aurrera de Vitoria | 2 |
Baloiaren jabetza gureena izan zen arren, ezin izan zioten haserako errentari eutsi.
Joan den Larunbatean gasteizko Aurrera de Vitoria taldearen aurka neurtu zituzten indarrak Anaitasunako neskek.
Partida hasi eta berehala, gorrixen alde jarri zen norgehiagoka, bigarren minutua bete baino lehen 1-0 aurretik baitziren gureak, Maria Juaristik egindako gol bati esker.
Hortik aurrera, baloiaren jabetza , Zubizarretaren neskena izan zen lehen zatiaren hasieran, eta honela jarraitu zuten denbora luzez. Hala eta guztiz ere, ez zirudien eroso zebiltzanik azkoitiarrak eraso lanetan. Gasteiztarrak atzean sendo jarrita zeuden eta behin eta berriz beren atzelariekin egiten zuten topo Euskal Ligako Anaitasunako neskek.
Lehen zatia amaitzeko 10 minutu falta zirela, arerioak banakoa lortu zuten. Hegaleko falta jaurtiketa bat errematatu eta Mirenen atea zulatzea lortu zuten. Atsedenaldira beraz, banakoarekin joan ziren.
Atsedenetik bueltan, 58.minutuan Gasteiztarrak bigarren gola sartu zuten Irantzu atzelari azkoitiarrak bere atean baloia sartu ondoren. Honek, bisitariak markagailuan aurretik jarri zituen eta gure neskak egoerari buelta eman nahian ziharduten arren, ezin izan zuten helburua lortu. Baloia berriro, gorrixek zuten baina ezin golik egin.
Gasteiztarrek egoki eutsi zioten errentari eta hiru puntuak gasteizera eraman zituzten.