Ezustekoen aurrean, +3

Mondra 0
Anaitasuna CD 2

Orain arteko partida onena izan ez bazen ere, gureek lanean jarraituz ordainsaria ekarri zuten etxera beste behin.

Mojategira egin zuten bidaia larunbat arratsaldean Anaitasunako Ohorezko mailako mutilek. Partida gogor bat espero zen eta hori espero zuena ez zebilen batere oker.

Arerioaren formazioak, ezustean harrapatu zuen Artetxeren taldea. Etxekoak gogotsu eta abilezia handiz presionatzen zituzten azkoitiarrak eta honek, gorrixek baloia ateratzeko zailtasunekin aurkitzea eragin zuen. Atzetik, baloia garbi ateratzea oso zaila suertatu zitzaienez, baloi luzeekin jokatu beharrean aurkitu ziren gureak eta honek zelai erdi inguruan baloi batzuk behintzat galtzea ekarri zuen. 

Etxekoek garbi erakutsi zuten, azkoitiarrei min egiteko gai zirela, gol aukera garbiak izan zituzten lehen zatian zehar eta korner baten ostean, Egoitzek egin zuen izugarrizko geldiketagatik izan ez balitz, lehen zartatekoa etxekoena izango zen larunbat arratsaldean. Baina orduan, lehen zatiaren azken minutuetan, 38.nean hain zuzen ere, Mikel Arzalluzek gorrixen lehen gola egitea lortu zuen.

Arzalluzen gol hark eman zion Artetxeren taldeari, ordura arte falta izan zuten konfidantza txutea eta Aramendik aukerak izan zituen arren, atsedenaldira 1-0eko errentaz joan ziren gureak.

Gureek gora egin zuten bezala, etxekoek behera egin zuten eta bigarren zatian ez zuten lehen 45 minutuetan adina presionatzen etxekoek. Azkoitiarrak geroz eta erosoago ziruditen zelaian eta hori euren jokoan ere nabarmentzen hasi zen. Aukerak izan zituzten gureek bigarrena egiteko baina, ez zuten bigarrengoz arerioaren sarea zulatzerik lortzen.

80. minutuan berriz, epaileak Markel kaleratu zuen eta honek egoera zailduko zuela zirudien. Gureek burua altxatzea erabaki zuten ordea eta lanean jarraitu zuten, eta nola jarraitu gainera. Markelen kaleratzetik, 5 minutura iritsi bai zen, bigarren zati osoan zehar horrenbeste desio izan zuten bigarren gol hura. Aramendik, Mondrakoen akats baten pstean baloia bereganatu, Iriarteri helarazi eta honek, arerioaren atea zulatzea lortu eta arratsaldeko azken gola igo zuen markagailura. Eztanda eta poza Mojategin.

Hala eta guztiz ere, lanean jarraitu zuten, geratzen ziren minutu gutxietan hirugarrenaren bila gogotsu zebiltzan gureak, baina epaileak amaiera adierazi zuen Arrasaten.

Zelai zail horretan jokatutako hiru puntuak, gureak dira!