Dudamudakoa baina garaipena lortzeko nahikoa

Azken minutuko jokaldi korapilatsu batek eman zion urteko lehen garaipena Ohorezko Mailako mutilen taldeari.

Partida zail eta gogorra izan zen, larunbat arratsaldean Txerloian jazo zena. Real Union iruindarra, arerio eta harmailak beteta, 2020 honetako lehen partidarako.

Lehen ordu laurdenean ondo ikusten ziren gorrixek zelaian. Goian presto marrak tinko finkatu zituzten eta gure Ohorezko Mailako mutilek nahi zuten moduan mugitzen zuten baloia zelaian zehar, Real Unioneko aurrelariek ezarritako presioa ere, erraz gainditzen zutelarik Anaitasunako jokalariek.

Lehen gola, hamaikagarren minutuan iritsi zen. Mikel Arzalluzek bereganatutako baloi baten ostean, lokaldi bikaina egin eta Mikel Aramendiri pasatu zion; eta honek, ez zuen barkatu, sareetara bidali zuen baloia jokalari azkoitiarrak. 1-0.

Golaren otean ordea, gureak erlaxatu egin zirela zirudien. Ez zuten gogo eta indar berarekin presionatzen, exijentzi maila jaitsi zutela maten zuen eta arerioak ez zizkion gauzak erraz jarri nahi. Iruindarrek gora egin zuten, eta Anaitasunaren zelai erdian igaro zuten lehen zatiko tarte handi bat. 

Baloia oso eroso mugitzen hasi ziren bixitariak, eta batez ere, eskuin hegaletik mina egiten.

Nahiz eta lantzean behin arrisku jokaldiren bat egitea lortu, gorrixek ez ziren inondik inola ere, eroso ikusten baloirik gabe. Eta honela, lehen zatiaren ondarrean, Real Unionen aldeko korner batean iritsi zen, arerioaren gola. 

Markagailuan, 1-1-ekoarekin joan ziren atsedenaldira Artetxeren mutilak.

Bigarren zatian aldiz, berriro ere, haserako garaipen gosez atera ziren gure Ohorezko Mailako mutilak eta hoela lortu zuten berriro ere, baloia besteen zelai erdian mantentzea,

Min egiten zutenak gureak ziren une horretan, Axik zein Iriartek aukera oso onak izan zituzten azkoitiarrak aurretik jartzeko baina, ezin izan zen.

Irudian, Xabi baloia Remenen ate ingurutik aldaratzen (Argazkia: Sudupe)

Eta honela igaro zen bigarren zatiaren gehiengoa. Baina orduan, azken jokaldia iritsi zen. Tentsio handiko partida izaten ari zen eta Mikelek ateratako falta baten ostean, jokaldi korapilatsua iritsi zen. Harmaila bitan zatitu zen bat batean. Batzuk barruan ikusi zuten baloia eta besteek marratik 20 zentimetrotara geratu balitz bezala. Iskanbila sortu zen zelaian, aldekoak, aurkakoak, tentsioa nagusi giroan; eta orduan, epaileak gola markagailura igo zuen. Erabakiarekin batera iritsi zen azkoitiarren poza, berehala partidaren amaiera adierazi zuen epaileak. 

Hiru puntu oso garrantzitsu lortu zituzten Artetxeren mutilek, gabonetako geldialdiaren ostean, asko exijitu zion talde baten aurka.