Emaitzak ez du beti errealitatea islatzen
Eibar SD | 5 |
Anaitasuna CD | 0 |
5-0 amaitu bazen ere, partidaren gehiengoan aurpegia atera eta gauzak uste baino zailago jarri zizkieten Eibarri gorrixek.
Joan den asteburuan sailkapen nagusian bigarren dagoen Eibar B taldeari egin zioten bisita Euskal Ligako Neskek. Partida zaila izango zenaren jakitun baina gauzak ondo egiteko ilusioarekin ziren gureak.
Partidako lehen zartatekoa, hasierarekin batera iritsi zen, etxekoen lehen gola ia epailearen txistuarekin batera iritsi bai zen. Bigarren minutura, Eibarko aurrelariak, Miren atezainarekin parez - pare gelditu eta 1-0koa jarri zuen. Gorrixek ordea, jakin bazekiten, minutu ugari zeudela aurretik eta ezin zituela gol hark kikildu; beraz, burua altxatu eta berriro hasi balira bezala jokatzen hasi ziren. Euren lana egiten jarraitu zuten eta Eibarko ate ingurura gerturatzen hasi ere bai, gol aukerak eginez.
Hala ere, lehen zatia amaitzeko zortzi minutu falta zirela, Eibarrek bere bigarrena egin zuen eta 2-0rekin joan ziren atsedenera Zubizarretaren neskak.
Atsedenetik bueltan Anaitasuna serio hasi zen, lehen zatian bezala. Lehen ordu-erdian eibartarrei, gauzak nahiko zail jartzea lortu zuten eta, etxekoek uste baino buruhauste gehiago izan zuten.
Gorrixek gainera gol bat eginda partidan bete betean sartuko zirela sinetsita zuten, baina ez zuten gol aukerak aprobetxatzen jakin. Erritmo altu horri eustea zaila suertatzen hasia zen bi taldeentzat eta partida amaitzeko ordu-laurdena falta zela, Eibarrek hirugarrena egin zuen. Hirugarrenak goibeldu zuen azkoitiko taldea eta orduan bai, beherakada nabarmena egin eta beste bi gol jaso zituzten partida amaitu bitartean.
Amaieran beraz Eibar 5-0 Anaitasuna. Lanean jarraituko dute neskek, baina arerio oso zail baten aurrean, zuten guztiarekin borrokatu eta bertaratu zirenei partida polita eskaintzeko gai izan ziren.