Gehiago merezi bazuten ere, bat nahikoa izan zen

Anaitasuna CD 1
Lakua 0

Merezi zutena baino errenta txikiagoaz amaitu zuten partida Euskal Ligako neskek.

Joan den asteburuan etxean jokatu zuten Euskal Ligako Neskek eta aurreko etxeko partida San Juanen jokatu bauten ere, Txerloira itzuli ziren. Arerio, Gasteizko Lakua futbol taldea zuten, talde igo berria baina, aintzat hartzekoa arerio zuzena bai zen gureentzat, atzetik bi puntura bai zituzten gasteiztarrak.

Gorrixek, aurreko bi partida erreskan galtzetik zetozen eta 3 puntuen premiaz zeuden taularen erdi aldean oraindik eta sendoago kokatzeko. 

Partida hasieratik emozioa eta intentsitatea ez ziren falta izan, eta gola egiteko aukera mordo bat izan zuen Zubizarretaren taldeak. Aurrez aukera asko izan ondoren lehen zatiko 25. minutuan etorri zen gorrixen gola. 

Eneritz Jauregik, area ertzean baloia bereganatu eta ezkerrez egindako jaurtiketa geldigaitzak sareetan amaitu zuen. Taldeak gora egin zuen taldeko 4 zenbakidun jokalariaren golaren ondoren eta defentsan tinko mantentzeaz gain, Lakuari min egiteko aukerak areagotu ziren.

Benetan bikain ziharduten gureek lehen berrogeita bost minutuetan eta jarrera hori mantenduz gero nabarmena zen garaipena eta hiru puntuak etxean geratuko zirela.

Bigarren zatian, lehen 25 minutuak Anaitasunaren aldekoak izan ziren baina ondoren, gasteiztarrek aurrera pauso bat eman eta gureak atzean mantendu zituen. Anaitasunari, defentsa lanetan tinko ibiltzea eta emaitzari eustea egokitu zitzaion eta horretan ere lan bikaina egin zuten. 

Amaieran, 1-0 azkoitiarren alde. Orain, gabonetako atsedena baino lehen Eiberrera joan beharko dute Eibar B taldearen aurka Rindarrak neurtzera. Lehen itzuli azken aurreko partidua izango da larunbat arratsaldekoa.