+1
Oiartzun | 2 |
Anaitasuna CD | 2 |
Gertu ikusi zuten garaipena baina, zelaiaren zein arerio eta partidaren exigentzia maila kontutan izanda, puntu oso balezko batekin itzuli ziren etxera gorrixek
Ohorezko Mailako mutilek, Karla Lekuona zelaian izan zuten norgehiagoka pasa den ostiralean. Oiartzunez gaindi, zelaia ere arerio izan zuten gure mutilek eta honek hein handi batean baldintzatu zuen Anaitasuna. Zelai erdian zegoen arazo handiena, baloia mugitzeko zailtasun nabarmena zegoen zonalde horretan eta honek Artetxeren taldeak, bere jokatzeko era baztertu eta joko zuzenagoa egitera behartu zuen.
Gorrixek deseroso ikusten ziren lehen minututik, baloi zuzenekin aurrera egiten saiatzen ziharduten baina, bistakoa zen ez zela euren jokatzeko modua. Galduta ziruditen zenbait unetan eta etxekoek nabarmen hauteman zuten hori. Azkoitiarrek bidaltzen zituzten baloiak bereganatu eta min egitetik gertu ibiltzen ziren oiartzuarrak.
Partida gogorra izaten ari zen, falta ugari bi taldeen aldetik. Baina lehen gola ez zen falta baten ondoren iritsi, baizik eta aldameneko sake baten. Gureek ez zuten asmatu alboko sake hura defendatzen, aldaratzean huts egin eta Oiartzuneko jokalari batek sarera bidali zuen baloia hamabosgarren minutuan.
Golaren otean Ohorezko Mailako taldea, hegaletatik jokatzen hasi zen. Honek ziurtasuna ematen zietela zirudien. Partidan barneratuago ziruditen eta honek taldeak aukera pare bat izatea eragin zuen.
Bigarren zatiari dagokionez, golaren osteko ildo berari jarraitu zioten azkoitiarrek. Eroso ikusten ziren zelaian, konfiantza bereganatzen hasiak ziren eta defentsa lanetan ere, lehen berrogeita bost minutuetan baino tinkoago zebiltzan.
Orduan, hirurogeigarren minutuan, Muguk eskuin hegaletik oso barneraldi on bat egin, erdiratu eta Julen Aramendik, ate aurrean, baloia sareetara bidali zuen, 1-1ekoa markagailura igoz. Honek , taldeari bereganatzen hasia zen konfiantza hori areagotu eta gureek, oiartzuarren zelaian baloia mantentzea eragin zuen. Garaipenean sinesten zuen taldeak, baita Karla Lekuonara gerturatu zen zale orok. Eta ordain bigarrena iritsi zen.
Gola sartu zuen Julen Aramendi gazteak, hirurogeita hamaseigarrenean, baloia Axiri pasatu eta honek zuhurtziaz, atezainaren aldamenetik barrura bidali zuen baloia. OƱatiarrak harmailaren eztanda eragin zuen. 1-2koarekin. Baina etxeko taldeak ez zuen behera egin. Oiartzun gorrixen areara gerturatzen hasia zen berriro ere, batez ere baloi geldiko jokaldiekin.
Eta honela iritsi zen arerioaren bigarrena. Gureek huts egin zuten falta horren aldaratzean eta, etxeko jokalarietako baten jaurtiketak Garmendiaren eskuan jo zuen, hau area barruan zegoelarik. Epaileak penaltia adierazi eta Oiartzungo jokalariak ez zuen hutsik egin 11 metroetatik. 2-2 beraz markagailuan.
Berdinketaren ostean, bi taldeek izan zituzten arrisku jokaldiak, baina ez zen gol aukera garbirik; eta honela amaitu zen partida, 2-2 markagailuan eta puntu banaketa poltsikora. Garaipena gertu ikusi zeben eta kanpun kondizixuk eta exigentzi mailie kontun izenda puntu oso on bat ekarri zeben etxea.