Taularen goikaldeari gogotsu heltzen diogu
U.D.A | 0 |
Anaitasuna CD | 3 |
Igandeko partida gogorra izan zen nahiz eta emaitza olgatua izan.
Gure mutilei baloiaren kontrola falta izan zitzaien, nahiz eta segituan hasi ziren aurkariaren area ingurua zapaltzen. Hasi eta berehala izan zuen Anderrek gorrixen lehen gol aukera. Hasierako minutuetan eroso ikusten ziren gureak, asko konbinatu gabe nahiko hutsune ikusten zuten, zuzenago jokatuz besteen atera iristeko. Besteetan bikaintasunez osatzen dituzten jokaldietan ordea, oraingo honetan, batzuetan behintzat kamuts geratzen ziren gureak, paseetan baloia galdu eta aurkariak ere Remenen ate aldera hurbiltzeko erraztasunekin aurkitu ziren.
Partida nahiko berdinduta mantendu zen lehen zatiko tarte batean, norgehiagoka gogorra eta Berta suertatzen ari zitzaien Ohorezko Mailako mutilei. Baina, hogeita laugarren minutuan, Mikel Aramendik, bat-baten aurkako jokaldi baten ostean, aldeko penaltia lortu zuen. Berorrek gol bilakatuko zuen penaltia. 0-1 beraz, Artetxeren mutilentzat.
Gure mutilen lehen golak ordea ez zituen partidaren nondik norakoak gehiegi aldatu, ildo beretik jarraitu bai zuen epaileak atsedenaldia adierazi zuenera arte. Gainera, Remenek atsedenaldiaren aurretik egindako ikaragarrizko geldiketa bati esker mantendu zuten gorrixek 0-1eko tartea.
Bigarren zatian berriz, Anaitasunako jokalariak hobeto ikusten ziren zelaian, baloiaren jabetzaz edo gabe erosoago ikusten ziren gure mutilak.
Orduan, hirurogeita laugarren minutuan, jokaldi oso on baten ondorioz; bigarrena iritsi zen. Axiren barneratze batetik Anderri egindako pasea, honek Mikel Arzalluzi beste pase bikain batekin helarazi eta, azken honek sarera. Haraino hurbildu ziren zaleen eztanda eragin zuen gol hark. 0-2koak lasaitasuna transmititzen zuen jada, baina lanean jarraitu beharra zegoen.
Bigarren gol hark, aurkariaren gainbehera eragin zuen. Partidari buelta ematea oso zaila ikusten zutela zirudien , eta gureek gora egiten zuten uneoro. Geroz eta hobeto zeuden gorrixek zelaian zehar, atzean ez zuten lan handirik eta aurrean geroz eta tarte gehiago aurkitzen zituzten U.D.Ari min egiteko. Gauzak honela, falta baten ondorioz, Izagirrek, azkoitiarren hirugarren gola egin zuen.
0-3koaz geroztik, izan zituzten aukerak gureek gol gehiago egiteko, baina ez zen posible izan. Epaileak amaiera adierazi zuen. Gure mutilek beste partida gogor bati, buelta emateko gaitasuna erakutsi zuten beste behin eta ordura arte etxean galtzen ez zuen U.D.Ari, denboraldiko etxeko lehen porrota eragin zien.