Beste aste batez lidertzan

Bergara 0
Anaitasuna CD 4
   

Atsedenaldira partida nahiko bideratuta zutelarik joan ziren gure mutilak, emaitzagatik baino nabarmenago, ematen ari ziren sentsazio onengatik.

Ostiral arratsaldea Bergaran. Gure Ohorezko mailako mutilen aurkari orok bezala, garbi zegoen Bergarak ere lanak eginda eremango zituela; gainera etxean ziren.

Lehen minututik gorrixek garaipenaren bila tinko agertu ziren. Etxekoek garbi zuten zeinen garrantzitsua zen euren area ingurua ondo defendatu eta kontraerasoak zirela euren min egiteko aukera bakarra, baina, gureek ez zieten euren helburua betetzen uzten. Erosotasunez mugitzen zuten baloia atzekaldetik aurreko lerroetaraino eta hamosgarren minutuan, jokaldi bikain baten ostean, beste aste batez Mikel Arzalluzen gola iritsi zen.

0-1ekoarekin, gureek gora egin zuten, geroz eta zihurtasun handiagoz burutzen zuten jokaldi bakoitza eta geroz eta aukera gutxiago uzten zizkieten aurkariari Remenen atera iristeko. Hurrengo jokaldietan, hiru gol aukera izan zituen Anaitasunak, bi kornerretan eta Muguren bakarkako jokaldi bikain batean bestea. Baina ezin izan zen, eta orduan, berrogeita laugarren minutuan, korner batetik, Izagirrek buruz egin zuen azkoitiarren bigarren gola.

0-2ko partzialaz joan ziren gureak atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, gorrixen aurkako korner batean iritsi zen, Bergararen arrisku jokaldi nabarmenena, Gogotsu zelairatu ziren bergararrak baina, Xabik, berroegita hamaikagarren minutuan jaurtitako falta bat, Pastrianek gola bilakatu zuen. 0-3 jada markagailuan. Oraindik minutu ugari ziren aurretik, eta Artetxeren mutilak lanea jarraitzeko asmotan ziren.

Giroa izan zen hurrengo minutuetako protagonista nagusia. Euri jasa bortitzak han eta hemen. Agorrosingo zelaian jokatzea ia ezinezko bilakatu zen arte. Orduan, Artetxeren mutilek estrategia aldatu zuten, baloi luzeekin jokatzen hasi ziren eta aurkariak uzten zizkieten zirrikitu ia guztiak aprobetxatzen zituzten min egiteko.

Laurogeigarren minutua zen, gureek esku artean zuten jada garaipena, eroso zebiltzan eta bapatean, zalantzaz beteriko jokaldi batean, epaileak txartel gorria erakutsi zion, ia zelairatu berria zen Lur-i. Bat gutxiagorekin beraz gure mutilak, baina ez zuten bururik makurtu. Lau minutu beranduago, Mikel Arzalluzen jokaldi baten ostean, honek erdiratu eta  Iriartek barrura!

0-4, eta zazpigarren garaipena denboraldi honetan poltsikoan. Bolada ezin hobean dira gorrixek, eta beste aste batez, lidertzan jarraituko dute.