Bigarren garaipena iritsi da

 

Bizkerre "B" 1
Anaitasuna CD 2
   

Aurkari zuzen baten aurka lortu zituzten Euskal Ligako neskak denboraldi honetako bigarren hiru puntuak.

 

Igande arratsaldean Bilbora egin zuten bidaia Anaitasunako neskek. Partidu garrantzitsua zuten bertan Bizkerre B taldearen aurka.

Bi taldeak hiruna punturekin aurkitzen ziren sailkapen nagusian. Azken postuetatik aldentzen hasteko aukera bikaina zela garbi zuten gure neskek. Beraz, egoeraren jakitun, gogotsu eta indarrarekin atera ziren zelaira Zubizarretaren neskak.

Zelaian, lehen zatiari dagokionez, bi taldeek baloi jabetza oso laburrak izan zituzten eta jokaldi arriskutsuenak kontraerasoan eta geldikako jokaldietan eman ziren. Modu honetan, hamaikagarren minutuan, Ainhoa Galarragak ateratako korner baten ostean iritsi zen Liberen gola. Atzelari azkoitiarrak Ainhoak ateratako baloia buruz errematatu eta baloia sareetara bidaltzea lortu bai zuen.

Hogeita bost minutu beranduago, eta partida haserako minutuetan bezala mantentzen zelarik, kontraerasoko jokaldi batean Maiderren gola iritsi zen. Aurrelariak atezainaren aurrean jokaldia ondo amaitzea lortu zuen. Atsedenera beraz 0-2ko abantailarekin joan ziren gorrixek.

Bigarren zatian, Bizkerre serio eta erasokor bat ikusi zen eta Anaitasuna atzean sartu eta abantailari heltzen saiatu nahian ibili ziren. Denboraldiko bigarren garaipena geroz eta gertuago ikusten zen. Baina bizkaitarrek, 85. minutuan zulatu zuen gorrixen atea 1-2koa jarriz.

Une honetan bertan hasi ziren beldurrak, eta  amaierara bitartean latz sufritu zuten gureek. Baina talde guztiak defentsan egindako lanari esker 3 puntuak azkoitira etorri ziren.