Zailtasunen aurrean indartsu

 

   
Anaitasuna CD 3
Ordizia 1

Bigarren zatian iritsi ziren gorrixei garaipena emango zizkien hiru golak.

Larunbat arratsaldea Txerloian, harmaila zaleez beteta beste behin. Taularen azpialdean dagoen Ordizia aurkari gure Ohorezko Mailako mutilek eta 90 minutu aurretik.

Epailearen txituarekin batera nabarmendu zen zeinen zailak jarriko zizkien gauzak aurkariak norgehiagoka osoan zehar. Bi taldeak gogotsu zebiltzan, indartsu joaten zirelarik baloiaren bila.

Argazkian, Odri baloiarekin. (Argazkia: Maialen Arzalluz)

Zelai erdialdean mantendu zen denbora luzez baloia lehen minutuetan, ez ziren eroso ikusten Artetxeren mutilak zelaian zehar. Ohitu gaituzten presio altua desagertuta zegoen. Baloia besteetan baina atzerago mantentzen zuten gureek. Ordiziak hutsune gutxi uzten zituen eta hein batean, ideia gabe ikusten ziren azkoitiarrak, Ordiziako jokalariak oso era zuzenean jokatzen zuten bitartean.

Defentsan zein erasoan ahalegin guztiak egiten ari ziren bi taldeak eta aspaldiko lehen zati berdinduena eskaini zieten bertaratu zirenei. Nabarmena zen Ordizia etxetik lanak eginda iritsi zela Txerloira.

Lehen zatiko lehen aukera garbia Muguren hanketatik iritsi zen. Bederatzigarren minutuan, Xabik errematatu ezin izan zuen baloia zarauztarrarenganaino iritsi zen, honek atera jaurti zuen baina, goiko zutoinarekin aurkitu zen. Jokaldi honen jarraian iritsi ziren kornerretako baten ostean berriz, Odriren burukada bikaina kanpora joan zen.

Anaitasuna zertxobait gehiago izaten hasia zela zirudien, baina hemezortzigarren minutuan, epaileak falta adierazi zuen gorrixen aurka. Isiltasunak hartu zuen Txerloia. Remen atean, hamaika metrotara Ordiziako jokalaria. Jaurti eta Remenen geldiketa bikaina. Jokalariek zein zaleek gogotsu ospatu zuten gure atezainaren geldiketa.

Falta ugariko zatia izaten ari zen eta berrogeita bosgarren minutuan, Mikel Arzalluzi, area ertzean egindako falta izan zen lehen zatiko azken jokaldia. Honek jaurti eta baloia areatik urruntzen ari zelarik, epaileak atsedena adierazi zuen Txerloian.

0-0 beraz Txerloian, garbi zegoen estrategia aldatu beharrean zirela gure mutilak.

Beste jarrera batekin atera ziren gureak, lehen zata ahaztu eta garaipena helburu zelarik jokoa aldatu zuten Artetxeren mutilek. Eta Berrogeita hamaseigarren minutuan iritsi zen markagailua etxekoen alde irekiko zuen Iriarteren gola.

Mikel Arzalluzek, ezker hegaletik egindako jokaldian erdiraketa egin eta Iriartek, buruz sareetara bidali zuen baloia! 1-0, harmaila zutik txaloka. Garaipenean sinestea errazagoa zen orduan, baina tentuz lanean jarraitu beharra zegoen.

Gol honen ostean aurkariaren joko aldaketa iritsi zen. Beraiek ziren deseroso sentitzen hasiak zirenak. Ander zelairatu zen gola sarta zuen Iriarteren ordez eta baloia gehiago izaten hasi ziren gure mutilak. Honela iritsi zen hirurogeita zazpigarren minutua, Muguren pasearen ostean, Mikel Aramendik barrura! 2-0, irribarreak eta lasaitasuna agertu zen zaleen aurpegietan.

Gorrixek gora egin zuten 2-0eko partzialaz, eurak ziren baloiaren jabe eta hirurogeita hamaikagarrenean, hirugarren zartatekoa iritsi zen. Ordiziako jokalarietako batek baloia ukitu zuen eta Mikel Arzalluzek bere egin zuen. Atezainaren aurrean geratu, jaurti eta gola! 3-0 beraz. Jokaldi honen ostean Ordiziako entrenatzailea kanporatua izan zen.

Gutxi gora-behera zentzu beretik jarraitu zuen partidak laurogeita hamargarren minutua iritsi zen arte. Harmailetan sinesgaitzat hartu zen penaltia adierazi baitzuen epaileak une horretan. Bigarrengoz Remen egoera berean aurkitzen zen, eta bigarrengoz gelditu zuen baloia gure atezainak; baina oraingo honetan, aldaratzean Ordiziako jokalariak sareetara bultzatu zuen baloia. 3-1 eta minutu gutxi aurretik.

Lau minutura, epaileak amaiera adierazi zuen Azkoitiko Txerloia futbol zelaian! Hiru puntu zail lortu zituzten beste behin gure mutilek. Ordiziak benetan zailak jarri zizkion gauzak gorrixei baina arazoen aurrean sendo mantendu zirenez, partidari buelta ematea lortu zuten.