Beste behin, bikain

Euskalduna 0
Anaitasuna CD 3

Euskalduna talde andoaindarra izan zuten aurkari igandean, gure Ohorezko Mailako mutilek. Beste behin, zeinen sasoi onean dauden erakutsi eta hiru puntuak ekarri zituzten Azkoitira.

Lehen minututik, partidan bete betean sartuta agertu ziren gorrixek. Lehen unetik partidari nahi zuten erritmoa ezarri eta Euskaldunari erritmo hura deseroso suertatzea eragin zuten gureek. Gauzak honela, oso erraz iristen ziren gureak aurkariaren area ertzera.

Argazkian, Mikel Pastrian baloia lehiatzeko salto egiten (Argazkia: Maialen Arzalluz)

Mikel Arzalluzek izan zuen partidako lehen gol aukera garbia, baina baloia gutxigatik kanpora joan zen. Oso erraz berreskuratzen zuten gure mutilek baloi bakoitza. Eroso ikusten ziren, bazekiten min egiten ari zirela eta Euskaldunaren atzeko lerroa hain aurreratuta ikusi zutenean ez zuten aukera galdu.

Hogeita seigarren minutua, Odrik diagonala ezker hegalera Mikel Arzalluzentzat, honek erdiratu eta baloiaren aldaratzean, Julen Aramendik baloia sareetara jaurti zuen. 0-1 gureen alde.

Oraindik asko geratzen zen eta gure mutilak ez zeuden gauzak horrela uzteko asmotan. Intentsitate eta erritmo bera jartzen jarraitu zuten gureek, gogotsu zebiltzan erasoan eta tinko defentsa lanetan. Andoaindarrek, estrategia aldatu nahi izan zuten eta baloi geldiko jokaldiez baliatzen saiatzen ziren, baina gureek ez zieten Remenen area ertzera hurbiltzen uzten. Berdintsu igaro ziren ondorengo minutuak, epaileak atsedena adierazi zuen arte.

Bigarren zatiari dagokionez, gauza ez zen aldatu. Gureek jarrera berdintsuarekin ekin zieten geratzen zitzaizkien berrogeita bost minutuei.

Bigarren golaren gose ziren gorrixek, honek partida bideratuta utziko zuelakoan bere bila zebiltzan jokaldiz jokaldi arriskua sortzen. Eta halako batean, berrogeita hamabosgarren minutuan, Axik, bizkarrez baloia bere egin eta orpoz ukitu ostean, atzelaria gainditu, Mikel Arzalluzi pasatu eta honek Andoaindarren atea zulatzea lortu zuen bigarrengoz. 0-2 Azkoitiarrentzat.

0-2ko partzialarekin hadi ziren bi taldeen aldaketak. Bikain jarraitzen zuten gureek, Euskaldunako jokalariak gehiago iristen ziren Remenen area aldera baina ez zuten gola sartzeko arriskurik sortzen, eta hirurogeita hamezortzigarren minutuan, Iriartek hirugarren gola egin zuen Anaitasunarentzat.

Lehen goleko jokaldiaren antzera, Xabik azkar atera zuen falta ezker hegalean jaso zuen Mikel Arzalluzek, honek erdiratu eta orduantxe zelairatuta zegoen Iriartek, buruz barrura!

0-3koarekin islatu zen gureek ordura arte eman zuten maila markagailuan. Gehiago izan bai ziren 90 minutuetan zehar. Benetan partida biribila egin zuten beste behin, Artetxeren mutilek.