Hiru puntuak etxean dira!

Oihane Ucinek 93. minutuan egindako golak, 2019-20 denboraldiko lehen garaipena eman zien Anaitasunako Euskal Ligako neskei.

 

Igande goizez Gasteizera egin zuten bidaia Anaitasunako Euskal Ligako neskek. Bertan, Aurrera Vitoria "B" zuten zain. Aukaria sailkapenean 6 punturekin zegoen eta gorrixek aldiz, ordurarte punturik eskuratu gabe zeuden. Partida garrantzitsua zen nahi ta nahi ez; ligako 5.partidua baitzen eta lehenbailen puntuak biltzen hastea komeni zitzaien azkoitiarrei.

Lehenengo zatiari dagokionez, partida hasi eta berehala, zelai erdian Oihane Ucin eta jokalari gasteiztar batek baloi baten lehian ari zirela elkarrekin talka egin eta epaileak 5 minutuz partida gelditzea erabaki zuen. Etenunearen ondoren Anaitasunak baloiaren jabetza hartu eta gasteiztarren atera hurbiltzen hasi zen.

Lehen aukera garbiak ere, orduan iritsi ziren. Korner baten ostean Enara Anduezaren burukada bikaina aurkarien atzelarietako batek atepetik atera zuen. Handik gutxira, Oihanek langara jaurti zuen. Garaipenarekin sinesteko moduan ziren neskak. Gainera, Aurrera Vitoriako neskek ez zuten Anaitasunaren  gerturaketa arriskutsurik egiterik lortzen. Sendo zebiltzan azkoitiarrak defentsa lanetan ere.

Hamargarren minutua iritsi zen, area barruko jokaldi batean, epaileak penaltia adierazi zuen gorrixen alde eta  Ainhoa Galarragak ez zuen barkatu 11 metrotatik. 1-0 Zubizarretaren nesken alde. 


Atsedenera emaitza horrekin joan ziren neskak; atea hutsean eta gol baten errentarekin; sentsazio benetan onak utziz.

Atsedenetik bueltan, lehen 10 minutuetan gasteiztarrak baloiaren jabe izan ziren eta Anaitasunaren ate aldera lehen zati osoan baino gehiagotan hurbildu ziren. Anaitasunak kontraerasoan min egiten zien baina lasaitasuna emango zien bigarren gol hori egiterik ez zuten lortzen neskek.

Ondoren baloiaren jabetza berriro ere parekatu eta jokoaren erritmoa lasaitu egin zen; tartean Anaitasunaren gol aukera parebat ere izan ziren baina ezin bigarrena sartu.  Gauzak horrela, epaileak adierazi ez zuen jokoz kanpoko jokaldi batean gasteiztarrek banakoa egin zuten. Hamabost minutu zeuden aurretik, baina partida osoan aurretik joan ondoren 3puntuak garesti jarri ziren. Pauldarren aurkako partida gogoratu zitzaigun une batez. Baina oraingo honetan neskek ere garaipenean serio sinesten zutela hautematen zen.

Berdinketaren ondoren gasteiztarrek gol aukera garbia izan zuten eta zorionez ez zuten asmatu. Hurrengo jokaldian, epaileak Ania Subinasi egindako penalti garbia adierazi zuen Anaitasunaren alde. Ainhoa Galarragak bota zuen berriro ere; baina baloia ez zen sareetara joan, langa jo zuen eta ondorengo erremateetan fin ibili zen atezain gasteiztarra. Urduritasuna nabaria zen Azkoititik Gasteizeraino hurbildu ziren zaleengan.

Partidaren amaieran, 93. minutuan zehazki, gorrixen aldeko kornerra iritsi zen. Ainhoa Galarragak kornerra atera eta Oihane Ucinek, buruz, baloia sareetara bidali zuen. Anaitasunari aurtengo lehen hiru puntuak emango zizkion 1-2 koa jarriz markagailuan.

Poztasun handiz ospatu zuten zaleek zein jokalariek epaileak amaiera adierazi bezain laister. Oraingoan benetan lortu zituzten 3 puntuak. Jarrera paregabea erakutsi zuten zelaian gure neskek eta denak horrela jarraitzen badu, lehen hiru puntu hauek ez dira azkenak izango. Zihur orain geldigaitzak izango direla.