Gehiago merezi zuten

Gehiago izan ziren arren, larunbatean Argixaon jokatu zen partidan galdu zituen 2019-20 denboraldiko lehen puntuak, Ohorezko Mailako mutilen taldeak.

 

 

Lehen minutuetan, zelaiari zein, Urolaren jokoari egokitzea kostatu zitzaien gureei. Behin partidako lehen hamar minutuak igarota ordea, dena aldatu zen.

Gorrixek, baloia atzetik atera eta jokaldiak hasteko erraztasunez aurkitu zen, oso eras gainditzen zituzten Urolaren presio marrak eta etxekoen area ertzera gerturatzen hasi ziren. Dena aldeko zutela ziruditen baina, orduan, hogeita laugarren minutuan, aurkako korner baten aldaratzearen ostean zumarragakoen gola iritsi zen. 1-0 atzetik gure mutilak.

Lehen gola irisi zen, baina gureek ez zuen etsitzen. Minutu ugari zeuden aurretik oraindik eta azkoitiarrek ondotxo zekiten hori. Lanean jarraitu zuten, baloiaren jabetza gorrixena zen uneoro.

Berrogeita batgarren minutua, Remenen ate inguruan baloia atera nahian gure taldea, behar baino gehiago zaildu zen aldaratze hura; Markelek azkenean barrura. 2-0 Argixaon. Harmailetan ezin sinetsi gertatzen ari zena, gorrixek gehiago zirela garbi zegoen, baina emaitzak ez zuen hori isladatzen.

Jakin bazekiten gureek, garrantzitsua zela, atsedenaldiaren aurretik gol bat sartzea. Are eta gehiago sinesten jarraitzeko bikaina litzatekeen gol bat, baina ezin izan zen. Aukera ugari izan zituzten baina baloiak ez zuen Urolaren atean sartu nahi. Horrela iritsi zen atsedenaldia Zumarragan.

Bigarren zatira, markagailua iraultzeko prest atera ziren Ohorezko mutilak. Aukera oso onak izan zituzten, baloia erosotasunez zeramaten Urolaren zelai erdi aldera; eta oso erraz iristen ziren aurkariaren atera. Baina hala eta guztiz ere, golik gabe jarraitzen zuten, baina hau guztia laster aldatuko zen.

Hirurogeita hamalaugarren minutua, Julen Aramendik falta jaurtiketa bikaina atera eta Izagirrek baloia sareetara. Txalo zaparrada Argixaora joan ziren zaleen eskutik. Geroz eta gertuago sentitzen zen berdinketa. Jokalariek ere gora egin zuten, Mikel Arzalluzek, Anderrek zein Axik aukera ugari izan zituzten ondorengo minutuetan, baina bigarren gola ez zen iristen.

Azkenean, epaileak partidaren amaiera adierazi zuen. Ezin izan zen, Anaitasunak, denboraldi honetako lehen hiru puntuak galdu zituen, emaitza onen bolada eta lidertzarekin batera.

Bidean ere estropezu egin beharra dago, eta honetatik berehala altxatuko gara. Gureek lan izugarria egin zuten eta euren irabazteko grina zenbaterainokoa den garbi adierazi zioten zaleei.

Goiz bada ere, Ohorezko mutilen taldearekin amesten hasteko moduan garela garbi dago.