Talde handi baten aurrean txiki

   
Anaitasuna CD 0
Leioako Emakumeak 4

Leioako nesken lehen golak, gure neskengan eragin zuen kolpeak, partidaren norabidea markatu zuen.

 

Joan de Larunbatean Leioako Emakumeak taldea jaso zuten Euska Ligako neskek Txerloian. Gureak, partidu ona ez egitetik zetozen eta aukera paregabea zen etxean denboraldiko lehen puntuak lortu eta zaleei eskaintzeko.

Aurkaria talde gogorra zen; iazko denboraldian 3.postuan amaitu zuena. Partida hasiera serio ekin zuten neskak, baloiarekin eroso eta Leioaren atera hurbilduz. Leioak presioa Anaitasunaren defentsa baino zertxobait atzeraxeago jartzen zuen eta horrek baloiaren trantsizioa errazten zion gorrixei.

20 miñutuan ordea Leioaren gola iritsi zen; zelai erditik pase bat egin eta aurrelaria ate aurrean atezainarekin bakarrik gelditu zen eta maisuki iriki zuen markagailua. Golak miñ handia egin zion Anaitasunari eta ondorengo 5 miñutuetan beste bi gol sartu zituen Leioak. Neskak galduta ziruditen.

Zigor handiegia izan zen agian baina, talde sendoen aurka sarritan gertatu hoi da.

Atsedenera beraz 0-3ko partzialarekin eta partidua maldan gora zela joan ziren gureak, hala eta guztiz ere, armailak neskak animatzen jarraitu zuen.

Atsedenetik bueltan, Anaitasunak lanerako gogoa eta partidua amaitu arte borrokatzeko asmoa agertu zuen. Izan zituen aukerak, baina Leioako atezainaren geldialdiketekin aurkitu ziren. Guzti honi, ate aurrean ez asmatzea gehitu zitzaion eta gauzak horrela, ezin golik egin. Leioak aldiz bai, bizkaitarrek laugarren gol bat egin zuten 2. zatian.

Honela iritsi zen partida amaiera, epaileak txerloiko norgehiagokaren amaiera adierazteaz batera, burumakur gure neskak.  Aurrenengo puntuek itxaron egin beharko dute momentuz, eutsi neskak, iritsiko dira eta!