Hutsean itzuli dira


ZARAUTZ 2
Anaitasuna CD 0
   

 

Euskal Ligako neskek, Asti futbol zelaian izan zuten, denboraldiko lehen partida. Konekxio falta antzeman zen jokalariengan eta honek ondorioak izan zituen.

 

Lehenengo zatiaren hasierari dagokionez, Anaitasunak ez zuen baloiaren jabe izaterik lortu. Baloiaren atzetik ibiltzea tokatu zitzaien neskei eta baloia berreskuratzen zutenean berriz, ez ziren gai izan baloi jabetza luzeak izateko. Horrekin batera; atzealdean egindako huts baten ondorioz Zarauztarren gola etorri zen 12. minutuan.

Golaren ostean, gureek aurkarien atera gerturaketa batzuk egin zituzten baina aukera garbiena lehenengo zatiaren azken ondarrean iritsi zen. Sinesteko modukoa zen, berdinketa bertan somatzen zen. Zarauzko atzelariak penaltia egin zion Oihane Ucin aurrelariari. Honek bota eta Zarauzko atezainak jaurtiketa gelditu  zuen, aldaratzea berriro ere Oihaneri eta honen jaurtiketa gogorra berriro ere atezainaren geldiketa bikain batekin aurkitu zen. Atsedenera beraz Zarautzen aldeko 1-0koarekin joan ziren Euskal Ligako neskak.


Bigarren zatian ildo beretik jarraitu zuen partidak. Anaitasunak gola nahi zuen baina ezin asmatu, eta Zarautzek lehenengo zatian egin zuen bezalaxe bigarren zatiko 15. minutuan bere bigarren gola egitea lortu zuen. Luze egin zitzaien gorrixei, aukerak ere izan zituzten baina zerbait falta izan zitzaien. 

Bigarren zatiko berrogeita bost garren minutua iritsi zen eta epaileak amaiera eman zion Asti futbol zelaian jokatu zen partidari.  Zarautzek merezitako bi eta hutsekoarekin, 2019-20 denboraldiko lehen 3 puntuak eskuratu zituen.