Agur denboraldiari

Salvatierra CD 5
Anaitasuna CD 0

Anaitasunak itxura kaskarra erakutsi zuen Agurainen eta jipoia jaso zuen motibazio handiagoa erakutsi zuen talde arabarraren eskutik.

Atsedenaldirako lau eta huts ziren gure mutilak atzetik Agurainen. Salvatierra gogotsu aritu zen zelaian, eta gure mutilen gainetik pasatu zen taldea.

Salvatierra-Anai

Aguraingo taldea goitik behera nagusitu zen Anaitasunaren aurka joan den igandean, eta ondorioz, igoera fasea irabaztea lortu zuen. Atsedenaldirako lau eta huts zen neurketa, guztia erabakita. 23. eta 24. minutuetan egin zituen etxeko taldeak arratsaldeko lehen bi golak. Anaitasunak jokoa sortzen bere zelaian egindako bi baloi galtzetatik egin zituzten arabarrek golak. Ordu erdia bete zenean egin zuen hirugarrena Salvatierrak, eta laugarrena penaltitik jaso zuen Anaitasunak.

Bigarren zatian neurketa lasaiagoa izan baldin bazen ere, etxeko taldeak beste gol bat egitea lortu zuen. Igoera faseko emaitzen ondoren, Salvatierra taldeak lortu du faseko txapeldun izatea. Salvatierrak eta Iurretako launa puntu batu dituzte, eta Anaitasunak bat ere ez. Golen aldeagatik talde arabarrak irabazi du igoera fasea.