Nere Mendizabal, Erregetako errifaren irabazlea

Nere Mendizabal izan da Anaitasunak Errege egunean egiten duen errifa izugarriaren irabazlea. 'NiƱo'-ko zenbaki nagusiarekin bat zetorren 05.685 zenbakiaren errifa zuen Mendizabalek.

Erregetako-errifa-2018

Pedro Urdapilleta presidentea, Aitor Mendizabal 1go Infantiletako jokalaria eta Nere Mendizabal errifaren irabazlea.

Nere Mendizabalen ilobak, 1go Infantil taldeko Aitor Mendizabalek, saldu zion errifaren zenbaki irabazlea bere izebari. Nere Mendizabalek atzo arratsaldean jaso zituen errifari zegozkion sariak Pedro Urdapilleta Anaitasunako presidentearen eskutik: 1.200 euro dirutan, eta beste horrenbesteko balorea duen produktu sorta. Zorionak!