Gurasoekin bilerak, datorren astelehenean

Anaitasunako Zuzendaritzak aurkezpen bilerak egingo ditu datorren astelehenean, urriak 16, Elkarguneko beheko aretoan.

Gurasoekin-bilera

Aurten eren, bi ordutan banatuko ditu klubak bilerak. Bilera horien helburua da baliagarria izan daitekeen klubeko informazioa gurasoei eskaintzea.

18:00etan, Anaitasunako talderik txikienen gurasoentzako bilera egingo da. Alebin Parte-hartzeak, Alebin Errendimendua, Infantil Txiki, Infantil neskak eta Ohorezko Infantilak taldeko jokalarien gurasoentzako bilera egingo da.

Bigarren bilera, 19:00etan egingo da, talderik handienetako gurasoen parte hartzearekin. Bilera horretara, 1go kadeteen, Ohorezko Kadete nesken zein mutilen, Ohorezko Jubenilen, 1go Erregionalen eta Senior nesken gurasoak daude gonbidatuta.